Jon Irazabal historialaria hil da

Anboto  2024ko abu. 22a, 11:14

Jon Irazabal historialaria

Urte askoan Durangako Azokaren zuzendaria izan zen. Durangaldeko historiaren inguruan ikerketa ugari egin zituen.

Jon Irazabal Agirre (Iurreta, 1960) historialaria hil da. Iurretarra Gerediaga elkarteko kudeatzailea izan zen, eta baita Durangoko Azokako zuzendaria ere. Azken urteetan jubilatuta egon arren, ez zion Durangoko historiaren inguruan ikertzeari utzi. Durangoko bonbardaketaren inguruan ikertzen hasi zen lehenengoetarikoa izan zen. Durangaldeko dantzen inguruan ere aditua zen. ANBOTOko kolaboratzailea izan zen, bai zutabegile moduan eta baita gai askotan aditu moduan ere.

Ikerlari nekaezina

VIII. DANTZA TRADIZIONALAREN ESKER ONAK

Osteguna, Ekaina 13, 2024 - 19:30

AFOROA BETETA 

STRIMING bidez jarraitu ahal duzue:  www.deia.eus webgunean

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta Deiak, Bizkaian Euskal Dantzaren alde lanean diharduten pertsonei eta taldeei esker ona adierazteko ekitaldira gonbidatzen zaituztete.

Ekitaldia Bilbon izango da, hurrengo ekainaren 13an, osteguna, 19:30etan

Bizkaian pertsonak eta erakundeak euskal dantzen alde lan egiteagatik sari emanaldia.

1.- Txomin Unzalu
“bere dedikazio eta konpromezu erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin”

LII. "Euskal Herriko DANTZA AGERKETA"

Ostirala, Iraila 20, 2024 - 19:00 to Igandea, Iraila 22, 2024 - 22:00

euriaOHARRA: EH Dantza Agerketa ekitaldiak larunbatean 21ean, eta igandean 22an, 19:00etan, egingo dira Basauriko SOCIAL ANTZOKIAN, euria dela eta.
SARRERA LIBRE ETA DOHAN.

Egitaraua / Euskal Herriko LII. Dantza Agerketa

Irailak 20, ostirala
18:30 Haurrentzako tailerrak Solobarriako karpan: erraldoiak, txapak, marrazkiak, musika tresnak egitea… Gainera, buruko zapiak jartzeko tailerra ere izango da nagusientzat
19:00 Guztiontzako erromeria Solobarriako karpan

Irailak 21, larunbata
18:00 Gonbidatutako taldeen kalejira Social Antzokitik
19:00 Euskal Herriko LII. Dantza Agerketa Bizkotxalde parkean. Euria bada, Social Antzokian

Orriak

Subscribe to Dantzanet RSS