GETXOKO 39. NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA

Ostirala, Uztaila 19, 2024 - 19:00 to Igandea, Uztaila 21, 2024 - 21:00

Getxoko 39 Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dantzak eta musika tradizionala Getxora itzuliko dira uztailaren 19tik 21era Nazioarteko Folklore Jaialdiaren eskutik. Ohi bezala, Itxartu Taldeak euskal dantzen erakustaldia eskainiko digu eta nazioarteko beste bi konpainia ere jardungo dira.

ITXARTU DANTZA TALDEA (Getxo) uztailak 19 (ostirala)
Itxartu Dantza Taldeak itxiko du Nazioarteko 39. Folklore Jaialdia uztailaren 19an, ostirala. Elkartea sortu zenetik, euskal dantzak eta kultura etengabe berritzeko aukera eman du, dantzari berrien prestakuntzan egiten duen lanari esker. Jaialdiaren edizio honetan, Asier Bilbao Goitiak zuzendutako taldeak pandemiak gizartean sortu dituen emozioak irudikatuko ditu, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalen bitartez.

IBARRA EGUNA 2024

Larunbata, Ekaina 8, 2024 - 11:00 to 20:00
Amaitzekotan dago 2023-2024 ikasturtea, eta, urtero bezala, I “IBARRA EGUNA” ospatuko du barra-kaldu elkarteak. Horretarako, egitarau bat prestatu du, jardueraz betea, ekainaren 8rako, larunbata.
IBARRA EGUNA 2024
 
Goizeko 11:00etan hasiko da jaia, elkarteko txistularien kalejirarekin, Beurko-Bagatza iratzarri eta kaleak girotuko dituzte.
 
Geroago, eguerdiko 12:30ean, dantza emanaldia egingo da, Ibarra-kalduko sail guztietako dantza talde orok parte harturik, bertan ikasturte osoan ikasitakoaren laburpentxo bat erakusteko.
 
Ondoren, 15:00etan, lagun arteko bazkaria egingo da elkartearen egoitzan, indarrak berritzearren. 
 

Bizkaiko Dantzari Eguna 2024

Igandea, Maiatza 19, 2024 - 10:45

Badator Bizkaiko Dantzari Eguna

EGITARAUA

Maiatzak 18, larunbata
20:00 Aiko taldeagaz erromeria Zelaietako Parkean.

Maiatzak 19, igandea
10:45 Kalejira
11:30 Dantza taldeen ekitaldia
DANTZARI DANTZA
Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikiak, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa, Txontxongiloa.
GIPUZKOAKO DANTZAK
Agurra, Makil Txiki eta Zinta dantza
DANTZARI ERTAINAK - TXIKIAK
Txulalai, Zazpi Jauziak, Zapatain dantza, eta Baztango Esku dantza.
LANESTOSAKO “Danza de Varas”
ELTZIEGOKO DANTZAK
Correcalles, La Danza, Cuatro Calles, Arbol, Jota
GORULARIAK
Domingiloa eta Arku dantza
DANTZARI ERTAINAK - TXIKIAK
Marianak, Ostalerrak eta Larraburu.
KAIXARRANKA
LARRAIN DANTZA

16:30 ERROMERIA
Luhartz Taldearekin.

Dokumentuak: 

Orriak

Subscribe to Dantzanet RSS