Erraldoi artean dantzan

Udaro legez, Bilboko erraldoi eta buruhandiak Euskal Museoan dira jada. Abuztuaren 31ra bitartean, joaten den edonork aukera izango du Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusiko jai segizioa osatzen duten pertsonaiak ikusteko. Berrikuntza gisa, 1978tik gaur arteko 37 aldietako kartel iragarleak egongo dira ikusgai. Gainera, uztailaren 10, 17, 24 eta 29an, Ondalan erraldoi konpartsak bere Dantza Eskola jarriko du museoaren klaustroan. 6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta izena aldez aurretik eman behar da.

Bilboko erraldoi eta buruhandiak

Abuztuaren 31 bitartean, Bilboko Euskal Museoan.

http://www.berria.eus/paperekoa/1781/034/001/2014-07-03/erraldoi_artean_...

Berria
Osteguna, Uztaila 3, 2014