Dantzxori Gure Aratusteak

Aste Nagusia 2019

Cartel Dantzxori 2019Martxoaren 1ean "Dantzxori Gure Aratusteak" izenburua duen emanaldia aurkeztuko du.

Astrabuduan izango da.

Arratsaldeko 19:30etan Kalejira egingu dute Josu Murueta plazatik Jose Andés Mendiguren-era.
Ondoren, arratsaldeko 20:00etan emanaldia izango da plaza horretan bertan. Amaitzeko diskofesta egingo dute.

1990az geroztik, Trabudu Dantzari Taldea Euskal Herri osoan zehar sortutako landa-inauteri ezberdinak antzezten aritu da gure udalerrian. Ia 30 urte lan horretan aritu ondoren, eta gu ordezkatuko gintuen Inauteri baten bila ikerketa neketsua egin ostean, ikusita Erandion horrelakorik ez genuela, “Dantzxori – Gure Aratusteak” sortzea pentsatu genuen.

Azkenean, 2018ko inauterietan, amets hori egia bilakatu zen. Musikak, dantzak eta ordubete baino gutxiago irauten duen antzerki txiki bat sortuta, “Dantzxori – Gure Aratusteak” otsailaren 9an estreinatu zen Mendiguren plazan. Inauteri honetako protagonistak hegaztiak dira, beste era batera izan ezin zitekeen moduan, Erandio geografikoki Txorierrin kokatzen baita. Ikuskizuna gure hezegunean girotzen da, zeinera urtero hegazti-espezie migratzaile ezberdinak etortzen diren negu gogorretik babesteko.

Modu horretan, Kina hezegunera iritsiko da aurreko urteetan bezala babes bila. Baina, aurtengo egoera ezberdina da: bera bakarrik iritsi da, dena zikin, kutsatuta eta ilun dago. Kutsadurak dena eraman du. Hain gogorra al da aurtengo negua?

Basanderek Kina gidatuko du, eta Jentilekin, Sorginekin eta Druidekin batera lurra sendatzen ahaleginduko dira, neguko lozorrotik esnatzeko; haieen botereen, dantzen eta musiken bitartez.

Soilik era horretan, lurra esnatuaz, alaitasuna itzuliko da hezegunera, eta gure 3 protagonistek

guretzat gordeta duten mezua jaso ahal izango
dugu.
• Lertxuntxo, ingurumenaren ikurra.
• Txindorra, Euskararen ikurra
• Dantzxori, tradizioaren, jaiaren eta alaitasunaren ordezkaria.

“Dantzxori - Gure Aratusteak” ikuskizunak gure adinekoen jakinduriarekiko errespetua irudikatzen du, fruitua ereitearekiko, haztearekiko eta jasotzearekiko errespetua, eta, baita, beharrezko atsedenarekikoa
ere.

Ingurumenarekiko, Euskararekiko eta gure tradizio eta jaiekiko errespetua.

Ostirala, Martxoa 1, 2019 - 19:30