20. urteurrena beteko du zapatuan Surrandien konpartsak

DurangoSurrandienKonpartsaAratusteak, karnabalak edo inauteriak izenekin ezagutzen diren ospakizunak hasiko dira bihar bertan Euskal Herriko leku desberdinetan eta Durangon, eskoletako ikasleek eskainiko dituzten Eguen zuriko koplekin abiatuko dira. Hala ere, zapaturako presatutako ekitaldiak izango dira egun hauetako ardatz nagusia.

Sasoi baten martitzen arratsaldean izaten zen karnabaletako ospakizun egun nagusia, eta egun horretan irteten ziren ospe handia zuten Surrandiak. “Beste herri askotan lez, Aratusteak ospakizun garrantzitsuak ziren Durangon Gerra Zibilaren aurreko urteetan. Durangoko Aratusteetan pertsonaia ezagun eta era berean beldurgarri bat zegoen, Surrandia zen”, gogoratzen du Kriskitin Dantza Taldeko kidea den Marisa Barrenak.

Pertsonaiaren janzkeraren berri ere ematen du Barrenak: “Alkandora zuria, praka urdinak, arranak dindilizka eta puxika edo txaleko bat eskuan jendea astintzeko. Oinetan abarkak, eta aurpegia kareta batekin estalirik eramaten zuten, karetak sudur handi bat zeukan, hortik euren izena: Surrandiak”.

‘Martitzen karnabal’ arratsaldean kalez-kalez ibiltzen ziren umeak eta emakumeak beldurtzen eta haiei buruzko azalpenak ere berreskuratu ditu Barrenak:

Vedlos: allá van corriendo por todas las calles, albarcas en los pies y calzón corto de pastor; los faldones de la camisa al aire y un collar de arranes (cencerros de buey) a la cintura, y en la cara una careta de disforme y descomunal nariz….

con un chaleco viejo que a modo de tralla agitan en sus diestras, van azotando a toda persona con quien tropiezan; y corren, corren como demonios sin cuidarse que pisan precisamente en todos los charcos de la calle y salpican horriblemente a todos….

Persiguen preferentemente a los niños y mujeres tímidas, que se defienden huyendo y guareciéndose en el pórtico de la iglesia, abrigo que los surrandis respetan siempre…

Y corren y saltan sin parar, sonando los cencerros del cinto y propinando a Diestro y siniestro sendos chalecazos….

La autoridad local ha tratado en diversas ocasiones de prohibirles tales correrías; y nada.

Berariazko arautegia

Desoreka horren barruan Surrandiek euren arauak zituzten, bestea beste “Andra Mari elizpera sartu ezina, arratsaldeko zortzietan kareta kendu beharra, etab.”, Barrenaren esanetan. 1893an botatako bandoak hala zioen:

  1. Bernardino de Ercilla, Alcalde de esta Villa de Durango a todos sus vecinos y moradores, hace saber; que con el fin de que las funciones de los próximos días de carnaval se celebren con el debido orden y compostura, establece los artículos siguientes:
  2. – “Se prohíbe el hacer parodia alguna que pueda ofender a la religión, a las buenas costumbre; el usar vestiduras de los ministros de la religión y de las órdenes militares, así como las que ofendan a la moral; no tolerándose tampoco que los enmascarados insulten ó injurien directa ni indirectamente a objetos que se rozan con la religión y con sus asociaciones y a las personas que pertenezcan a las mismas.
  3. – “No se permitirá a las mascaras dirigir cargas pesadas que lastimen el buen nombre y reputación dando margen a discordias o disensiones entre las familia, ni ofender con palabras inconvenientes a las personas que encontraren en las calles y paseos.
  4. – “Se prohíbe también el que profieran expresiones obscenas, así como las relativas a asuntos políticos que tienden a trastornar el orden público, ó se hagan demostraciones en este sentido.
  5. – “Será castigado el que arranque la máscara a un disfrazado. Solo la autoridad podrá mandar quitar la careta al que no guardare el decoro correspondiente, cometiere alguna falta, ó causare cualquier disgusto en el público.
  6. – “Con el fin de evitar incidentes desagradables, se prohíbe a los enmascarados el que molesten bajo ningún pretexto con vejigas a las personas que encontraren en las calles y paseos, ó que ensucien con dichas vejigas en la plaza a los espectadores.
  7. – “No se permitirá a las mascaras postular por las calles sin permiso de la autoridad.
  8. – “A toque de oración angelical deberá quitarse la careta todo el que esté disfrazado con ella, quedando prohibido desde esta hora el andar por las calles con la cara cubierta.

La falta de cumplimiento de cualquiera de los artículos precedentes, Será castigado con el rigor que el caso exija.

Durango, 9 de febrero de 1893

Bernardino de Ercilla

Datu hauek Jon Irazabalek idatzitako “Durango uriko aratosteak direla eta ….” liburuxkatik atera ditu Barrenak, baita pertsonaia horiek ematen zuten ustezko beldurrari buruzkoa ere, “durangarrak oraindik gogoratzen dira, Surrandiak zirikatzeko, umeek abesten zuten estribilloaz: “Mascarita, ya te conozco por tu cara de morrosko”.

Garai hartan aratuste sasoia atsekabez bizi zutenak ere hainbat ziren, Irabazabalek argitaratutako lanean honako hau aipatzen baitu: “Pero no todos estaban pensando en el carnaval. En el convento de Santa Susana se celebraban oficios religiosos para aplacar al Señor por los excesos cometidos en las fiestas. Se exponía el Santísimo desde las 9:30 de la mañana hasta las 5 de tarde. Durante este tiempo hacían guardia permanente un cura y dos seglares en turnos de media hora. Empezaban la cuaresma sin pasar el carnaval”.

Erratz kalejiratik Surrandietara

Kriskitin Dantza Taldeko kideek, Lantz, Unanu, Altsasu, Ustaritze edo Zuberoako karnabalak bertatik bertara ikusi eta gero, Erratz kalejira antolatzen hasi ziren Durangoko txistulariekin batera.

Baina herriko Aratusteei buruzko informazioa aztertu eta gero, aspaldiko erronka gauzatu zuen dantza taldeak 2000. urtean. “Maskarak egiteko tailerra antolatu, puxikak lortu, garbitu eta putzitu” egin zituztela gogoratzen du Barrenak. Hori gutxi balitz, Jesus Egiguren konpositore durangarrak sortutako musika estreinatu zuten eta doinuari Ixone Aromak jarri zion letra.

Lehenengo edizioan jorratutako bidearen ildotik, musika berriak sortzen jarraitzea egokitzat jo zuten. Hurrengo urtean, Ander Ertzillak sortutako bi kalejira eta Unai Iturriagak idatzitako letrekin egindako habanera bat gehitu zituen Surrandien konpartsak. 2002an berriz, Ane Belaustegik kalejira bat eta vals-polka bat sortu zituen, hitzak ere berak jarriz.

Errepertorio horrekin, “Durangoko Karnabaleko Surrandien konpartsaren doinuei gorputz bat ematea lortu zen”, Barrenak azpimarratzen duenez. Gainera, Jaizale Txistulari taldeak CDa grabatu zuen doinu guzti hauekin 2013. urtean eta bilduma herriko hainbat tokitan zabaldu zen, ikastetxeetan, irratian edo tabernatan, besteak beste.

Aurtengo Surrandiak

Azken bi zapatuetan Surrandien karetak edo maskarak egiteko tailerrak egin eta egun handirako dantzak entseatu ondoren, mozorrotuen, dantzarien eta musikarien konpartsa etzidamu irtengo da berriro ere. Iragarritako ekitaldietan Durangaldeko Jaizale Txistulari taldeak eta Tabira Musika Bandak Egiguren, Ertzilla zein Belaustegik sortutako musikak joko dituzte.

Eguerdi aldera, Surrandi goiztiar informalak irtengo dira trikitilarien laguntzarekin. Arratsaldean berriz, Surrandi konpartsako partaideak irtengo dira bazterrak astintzera, puxikak eskuan, hartza ere partaidea izango dela.

Egitaraua:

18:00etan Surrandiak batzeko hitzordua Merkatu Plazako Kriskitinen entsegu lekuan.

18:30ean Konpartsaren irteera.

Bidean zehar dantza egingo dute zenbait tokitan.

20:00etan Andra Mari Elizpean. Azken dantzak, agur berbak eta txokolatada.

http://www.durangon.com/20-urteurrena-beteko-du-zapatuan-surrandien-konp...

durangon.com
Osteguna, Otsaila 28, 2019