Deustuko Andreen Aurreskua

Deustuko Andreen Aurreskua12.00 San Felizisimotik abiatuta, deustuarron KALEJIRA alaia DEUSTUKO UDAL KORPORAZIOAREKIN, alkatea buru, herriko kaleetatik, gaitero, txistulari eta dantzariak lagun! Etorri eta parte hartu euskal janzkerekin!

13.00 DEUSTUKO EMAKUMEEN AURRESKUA, XX. URTEURRENA. Udal korporazioaren kalejira Done Petri plazara heltzean, ikurriñaren igoera eta gure herriko ohiko dantza honetarako tartea.

Iñaki Irigoienek bildu zuen Andreen Aurreskuko erreferentzia, eta bertatik Deustuko herriak berreskuratu du bere izatearen beste erreferentzi bat. Hori esker, iraganean herritarren gozamena suposatzen zuena, egun berriro gozagarri bihurtu da.

Martxoaren 19an San Pedro plazan Deustuko andreek dantzatuko dute soka dantza, jaietako egun handian, eta denok egongo gara hor, eurekin gozatzen, gure iraganeko gauza ederrak bizirik mantentzea gustatzen zaigulako:

En la misma y sus contornos se reúne un inmenso gentío en la famosa romería de la ofrenda, que suele verificarse el domingo siguiente al de S. Pedro Apóstol, porque en este día (...) solía ir a presidir la función el alcalde de Bilbao con vara levantada; y los vecinos de Deusto se creían vulnerados en sus derechos o abandonaban el pueblo, o tomaban poca parte en los regocijos públicos en la fiesta del Santo su patrono. Esta, como ya lo hemos indicado, la celebraban el domingo siguiente al día de San Pedro, y "ES ANTIQUÍSIMA LA COSTUMBRE QUE DESPUÉS DE LA MISA MAYOR BAILEN UN ZORTZIKO LAS MUJERES CASADAS, EN EL QUE SE DA EL PRIMER PUESTO O SEA EL AURRESCU A LA MEJOR DANZARINA DEL PUEBLO".

("Revista Pintoresca de las provincias Bascongadas" aldizkaria, 1846. urtean, Iñaki Irigoein bildua)

Azken datu bat, Iñakik emandakoa, esaten digu:

Terminada la función religiosa, el Ayuntamiento se dirigió a la plaza, repleta de gente, y el alcalde presidió un aurresku de honor, que ofrecía la peculariedad de ser dos jóvenes y simpáticas muchachas- Mercedes Letamendía y Asunción Andonegui- las que ejercieron de aurresku y autchesku, comenzando por sacar, para formar la cuerda, a don Alfredo Otero y don Luis Silva.

Las representantes del sexo femenino han venido ensayando desde hace días, ante el tamboril, el clásico baile vascongado y han aprovechado bien los ensayos, llamando hoy la atención por su agilidad y por su gracia y siendo ovacionadas. El espectáculo resulto lucidísimo.”

Irigoien, Iñaki, 2017. “Aurreku de mujeres en Deustu”. El Nervión 1908.

Ekitaldiaren Garapena:

  • Lehenengo, Aurreskulariak Alkateari dantza hasteko baimena eskatzen dio.
  • Dantzaren hasiera.
  • Desafio: aurreskulariak eta atzeskulariak beste andreei soka egiteko proposatzen diete.
  • Zortziko: andre guztiek soka eginda dantzatzen dute.
  • kontrapas: mutilak dantzara ateratzen dituzte.
  • Esku-aldatzeko: andreek mutilentzat dantza egiten dute.
  • Gero, andreek mutilei Aurreskuaren zapi bordatua oparitzen diete.
  • Honen ostean, guztiok fandangoa eta arin-arina datzatuko dute festa giroan.
  • Biribilketa.
  • Azkenik, neskek mutilak gozoki bat dastatzen gonbidatzen dute.
Asteartea, Martxoa 19, 2019 - 12:00