Urtero bezala, “Umeen Dantzaldia” ospatuko dugu maiatzaren lehen asteburuan, hain zuzen ere, hilaren 4an. Aurtengo gonbidatuak honako hauek dira:
- Agurra (Algorta)
- Beti Jai-Alai (Basurtu)
- Itxartu (Algorta)
- Txikiak (Lamiako).
Arratsaldeko 17:15ean Malakateko parketik abiatuko dugu kalejira eta 17:45ean ekingo diogu dantzaldiari Andra Mariko kiroldegiaren aparkalekuan.
Animatu zaitezte!
ITXAS ARGIA DANTZA TALDEA
Larunbata, Maiatza 4, 2019 - 17:15