Gernikako Arbola eta Dantzari Dantza Garai herrian

GaraiSantixau, uztailaren 25ean: Meza nagusia San Migel elizan eta ohizko prozesioa Elizabarriraino, ezpatadantzariek bizkarrean Santixau irudia daramatela. Ezpatadantzariek, plazan "Agintariena" eta "Gernikako Arbola" (Garaiko dantza) dantzatuz Santuari omenaldia eskainiko diote.

Arratsaldeko 18:30etan Erregelak dantzatuko dute.

Santa Ana, uztailaren 26an: Meza nagusia Elizabarrin, eta ondoren Santixau irudia San Migel elizara itzultzen da aurreko egunean bezala "Agintariena" eta "Gernikako Arbola" dantzatuz.

Osteguna, Uztaila 25, 2019 - 11:30 to Ostirala, Uztaila 26, 2019 - 14:00