Elorrioko Errebonbiloak

2019 ERREBONBILLOAK05:00 Errebonbiloen goizaldeko kalejira
11:00 Nesken gomazko paletako zirkuitua
11:30 Basilikako Koruaren emanaldia mezatan
13:30 Jaizale Durangaldeko txistularien kontzertua plazan
17:00 Alardea eta dantzak plazan

Urriaren lehenengo domekan, Errebonbillo eguna ospatzen da Elorrion. Izen horrekin ezagutzen da urtero-urtero egiten den alardea.

Errebonbilloak elorriar gazteak dira; goizeko seietan egiten dute lehenengo itzulia herrian zehar, zenbait leku zehatzetan tiro eginez. Adin guztietako jendeak, gizon zein emakume, har dezake parte. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu. Goizeko saioa amaiturik, arratsaldean beste itzuli bat egiten dute. Orduan, eguraldiak lagunduz gero, prozesioa egiten da Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta, eguzki nahiz euri, errebonbilloek dantza egiten dute herriko plazan.

Igandea, Urria 6, 2019 - 17:00