III Getxo Dantzan

Getxo dantzan kartelaGetxoko dantza taldeok (Agurra, Berantzagi, Itxartu, Itxas Argia eta Zasi Eskola), Getxoko Kultur Etxearen eta Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzarekin, Getxo Dantzan ekimenaren hirugarren edizioa aurkeztu nahi dizuegu. Aurten, Algortako San Nikolas plazan ospatuko dugu irailaren 28an, larunbata. Dantzez gozatzera gonbidatuta zaudete!

Jarduera honi esker, Getxoko plazak pausoz eta musikaz, dantzez eta abestiez, barrez eta lagun onez beteko dira. Izan ere, ez da dantza alardea, jendeak begiratu bakarrik egiten duen horietako bat, oin guztiak mugitzeko agertokia baizik. Getxoko euskal dantzen taldeen eskutik, erritmoak eta doinuak berez ikasteko aukera izango dugu, folkloreko herri-adierazpideen jatorrizko zerizana berreskuratzeko.

Ekintza hau Bizkaia 2019-Europako Ondarearen Jardunaldien barruan kokatzen da.

Larunbata, Iraila 28, 2019 - 11:15