Aiko Dantza Taldeak Dantzaldi Ibiltaria ikastaroa eskainiko du urritik ekainera bitartean Euskadin

Aiko Dantza Taldeak mota guztietako emanaldiak eskaintzen ditu./BORJA AGUDO

Azken hamarkada honetan 4.000 pertsona baino gehiagok ikasi dute dantzan ikasketa eredu honen bitartez

Aiko Dantza Taldeak Dantzaldi Ibiltaria ikastaroa eskainiko du Urritik Ekainera bitartean Euskadin. Izan ere, kolektibo hau euskal lurraldean dantza tradizionala zabaltzeaz arduratzen den musikariz eta dantza maisuz osatutako taldea da. Hori dela bide, denboraldi honetako ikastaroetan esku hartzeko eskua luzatzen die euskal herritarrei, dantzan ikasteko helburuarekin. Azken hamarkada honetan 4.000 pertsona baino gehiagok ikasi dute dantzan ikasketa eredu natural honen bitartez.

Urrian hainbat dantza ikastaro jarriko dituzte abian Euskadin: Bilbon, Donostian, Durangon, Gernika-Lumon, Galdakaon, Markina-Xemeinen, Lekeition eta Bermeon, esaterako. Hilabete honetan klaseetara joatea guztiz librea izango da, eta, azarotik aurrera ikastaro hauetan interesatuta dagoen edozein joan ahan izango da. Klaseek maila ezberdinak eta ordutegi zabala eskainiko dituzte. Bertan esku hartu nahi duen edonork webgunean edota 634 423 539 telefono zenbakira deitu dezake. Bertan parte-hartzeko ez da edonolako izenik eman behar.

Aiko Dantza Taldearen egitasmo honek musika eta dantza tradizionalak ikasteaz gain, gozamena hedatzea ere bilatzen du. Egitasmo honetan kolektiboak BBK Fundazioaren elkarlana jaso du. Tailer hauetako batzuk honako agertoki hauetan eskainiko dituzte: Bilboko Campos Elíseos antzokian, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Durangoko Plateruenan edo Bermeoko Kafe Antzokian, besteak beste.

Urriko ikastaroekin jarraitu nahi izanez gero, matrikula betearazi beharko dute nahi duten lekuan, doako saioak beste leku batean egin badituzte ere. Urte osoko ikastaroak bi maila ezberdinetan eskainiko dira: hasiberria eta hobekuntza mailetan.

Aipatu dugunez klase hauexek ondo pasatzea dute xede, ikasketa prozesu sinple batzuen bitartez. Bertan Aiko Taldeak dantza tradizionalaren pausu eta errepertorio ezberdinak irakatsiko dizkiete ikasleei. Dantzarekin batera, gorputz-koordinazioa eta koordinazio erritmiko-musikala landuko dute. Soka-dantza, jota, porrua, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontrajantzia, kontrapasua etab.

https://www.elcorreo.com/zurekin/aiko-dantza-taldeak-20191009155330-nt.html

El correo
Asteazkena, Urria 9, 2019