Busturialdeko Dantzarien XXXIII Eguna

MuruetaDatorren Larunbatean, azaroak 23an, arratsaldeko 7etan, Busturialdeko Dantzarien XXXIII.Eguna ospatuko da Muruetan.

Ekitaldia, Foruko Urdaibai dantza taldeak antolatzen du, Muruetako udalaren laguntzarekin. Agerraldian zortzi dantzari taldek hartuko dute parte:

  • Bermeoko Alkartasuna
  • Arteagako Artie
  • Gernikako Elai-Alai
  • Mundakako Egunsenti
  • Busturiako Irrintzi-Alai
  • Bakioko Itsas-alde
  • Ajangizko dantza taldea
  • Foruko Urdaibai.

Guztira 300 dantzari inguru.

1987an ospatu zen Busturiko Altamira auzoan Busturialdeko Dantzarien lehenengo Jaia (sasoi haietan Busturialdeko Dantzari Eguna bezala ezagutzen bazen ere). Busturialdeko dantza taldeen asmoa eskualdean zegoen ohitura zahar bat berreskuratzea zen, izan ere, orain zenbait urte Busturialdeko dantzari guztiak batu egiten baitziren dantza agerraldietan.

Desira azkenik egi bihurtu da, XXXIII. edizioaren atarian beldur gabe egiazta bait dezakegu Busturialdeko Dantzarien Jaia dela eskualdeko dantza zaletasunaren adierazgarririk bikainena.

Urdaibai dantza taldea

Larunbata, Azaroa 23, 2019 - 19:00