Dantzxori 2019

Ostirala, Otsaila 21, 2020 - 20:30

'Dantzxori' de 2019Lurra eta haren garrantzia urtaroetan zehar, naturarekiko eta gure nagusien jakinduriarekiko errespetua, eta gure hezegunea berpizteko ahalegina. Elementu hauek uztartuz sortu da Dantzxori: Gure Aratusteak. Inguru honetan urtero dabiltzan hegaztiak izango dira protagonistak; eta sorgin, druida, jentil, Basandere eta gainerako pertsonaien laguntzarekin lurra sendatzen saiatuko dira.

Gure hizkuntza, ohiturak eta ingurumena: hauek dira gure aratusteen ardatzak. Zatozte otsailaren 21ean Astrabudura gure ikuskizunaz gozatzera!

Itxaroten zaituztegu!!

TRABUDU DANTZARI TALDEAk gure auzokidea Txutxiren senide eta lagunenganako doluminekin bat egiten du, eta horregatik gure biharko ekitaldia "DANTZXORI: Gure ARATUSTEAK" 20:30etara atzeratuko da. GOIAN BEGO