Mungiako iñauteriak, jai espazio alaia

Datorren asteburuan, herriko kaleak gainezka izango dira mozorroak protagonista izanda.

Basatoste eguneko mendi martxak beti dauka arrakasta handia.

 
 

Mungia - Otsailaren erdialdean, biztanleria bizkaitarra buruari bueltaka ibili ohi da bere herriko zein auzoko iñauterietan mozorro originalena jantzi ahal izateko. Mungiaren kasuan, datorren asteburuan antolatuko dira ekitaldi sare honetako ekintza guztiak. Hasteko, barikuan, hilak 21, body painting tailerra izango da Gaztegunean arratsaldeo 18.30etatik aurrera eta, jarraian, 19.00etan, Amilotx Dantza Taldeak herriko kaleetatik igaroko den kalejira bat antolatuko du. Eguna amaitzeko, Foruen Plazan biluko dira dantzariak erakustaldi interesgarri bat eskeintzeko biztanleriari.

Zapatua izango da karnabaletako egun potenteena. Arratsaldeko 18.00etan Oihan Vega DJ arrakastatsua izango da Foruen Plazan jendea mugiarazteko. Bestalde, une berean taldeen arteko mozorro lehiaketa izango da, aurten Hollywood tematika izanda gai protagonista. Bertan parte hartzeko izen ematea barikura arte egongo da zabalik Gaztegunean; beraz, jendeak inskripzioa egiteko ordua heldu da banatuko diren sari ekonomikoak eskuratu ahal izateko. Gainera, Mungiako ostalariak ere bete-betean sartuko dira iñauterietako programazioan, izan ere, koadrilen arteko mozorro txapelketa ere antolatuko dute, hauetan originalenak 400 euro irabazita. Gainera, gau osoan zehar herriko tabernetan giro aparta izango da bertoko eta inguruetako jendeak jardunaldi aparta gozatu ahal izateko.

Basatoste eguna Ohikoa den bezala, Mungiako biztanleek ez dute zapatuko ajea bakean izateko denborarik, izan ere, Tallu Mendizale Kirol Elkarteak eta Basapizti Kulr Elkarteak Basatoste eguna antolatuko dute. Goizean mendi martxa bikain bat izango da herriko inguruetan eta, jarraian, hamaiketako bikaina Andra Mari Gunean jendeak indarrak berritu ahal izateko. Eguerdian herriko musika eta dantza eskoletako ikasleek ekitaldi bikain bat antolatuko dute herriko erdigunean. Programazio zabal honi amaiera borobil bat emateko, martitzenean Dantzateke taldeak kale dantza ikuskizun bat eskeiniko dio biztanleriari.

https://www.deia.eus/bizkaia/uribe-kosta-txorierri/2020/02/16/mungiako-i...

Deia
Igandea, Otsaila 16, 2020