DANTZARI EGUNEKO ARGAZKIAK

Aurreko ohar batean iragarri genuen bezala, datorren maiatzaren 17an Zamudion egitekoa zen Dantzari Eguna, printzipioz, urriaren 18ra arte atzeratu da.

Bizkaiko Dantzarien Biltzarretik proposatzen dugu bideo bat egitea osatzen dugun talde guztien argazkiekin, nolabait maiatzeko hirugarren igandea ospatzeko, egun horretan ospatu baitugu, 1979tik, gure Dantzari Eguna.

Horregatik, honako hau proposatzen dugu:

  • Talde bakoitzak bere taldearen bi argazki bidali, ahal dela Dantzari Egunarekin lotuta
  • Argazki horietan taldearen izena ikustea, adibidez, argazki-editore baten bidez gehituz.
  • E-mailez bidal daitezela BDBra maiatzaren 8a baino lehen
  • Taldearen logoa ere eskatzen dizuegu, BDBko kide diren talde guztiekin mosaiko bat egin ahal izateko.

Argazki eta logo horiekin guztiekin bideomontaje bat egingo dugu musikarekin, eta maiatzaren 17an ezagutaraziko dugu.

Parte hartzera animatzen zaituztegu eta, aurten modu desberdin batean izan behar badu ere, nolabait, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra osatzen dugun talde guztiak ikusteko eta gogoratzeko aukera izango dugu.

Animo eta eutsi!