Dantza eta musika tailerrak - Gaztedi 60. Urteurrena

Batzuk dakizuen bezala otsailak 25-26, martxoak 18-19 eta 25-26 eta apirilak 1-2,  Gaztediren 60. urteurrenaren barruan antolatu ditugun musika eta dantza tailerrak izan behar dira.

Bertara ostiral eta larunbatetan, gaur egun, punta puntakoak diren euskal musikariak ( Kepa Junkera, Ibon Koteron, Sabin Bikandi eta Jose Manuel Agirre) eta dantzariak eta dantza maisuak ( Jon Maya, Patxi Laborda, Natxo Montero eta Kepa Artetxe) etorriko dira ikastaroak ematera

Tailerrak Txurdinagako polikiroldegi parean dagoen Begoñako Udaltegian izango dira ostiraletan 19:30- 21:00 bitartean (ondoren musikarien kalejira egongo da Santutxutik, beraz, zuen musika tresnarekin etorri!!) eta larunbatetan 11:00-13:45 bitartean .
 
Sarrera librea izango da eta etortzera gonbidatzen zaituztegu, 100 pertsona hartzeko aretoa daukagu prestatuta tailerrentzako.
 
Erantsitako dokumentuetan Tailerren kartela eta diptikoa doakizue, bertan azaltzen delarik nork eta zeri buruzko tailerra emango duen data bakoitzean.
 
MESEDEZ,  zabalduzazue informazioa zuen ezagunen artean, zuen gertuko eskola edo ikastolan, musika eskolan, ezagutzen dituzuen musika eta dantza ikasle eta musikarien artean....
 
Informazio eguneratua izango duzue  blog.gaztedi.net , Gaztediren 60. urteurrenako web orrian, eta asteazken gauetik aurrera Gaztedin kartelak hartu ahal izango dituzue, zuen lantokietara, eskoletara... banatzeko.

--
60. Urteurreneko Komunikazio Taldea
Gaztedi Dantzari Taldea
E-mail: komunikazioa@gaztedi.net
Web 60 aniversario: blog.gaztedi.net
Web general: www.gaztedi.net