BIZKAIKO DANTZAK ETA DANTZARIAK

kartelaEuskal Museoa2013ko martxoaren 21etik ekainaren 23ra

Bilboko Euskal Museoak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak bat egin dute 2013ko udaberrirako Bizkaiko dantza tradizionalei buruzko erakusketa bat antolatzeko. Erakusketa hau 2013ko martxoaren 21etik ekainaren 23ra egongo da ikusgai Bilboko Euskal Museoko aldi baterako aretoetan. Dantza nagusien eta horietan erabilitako jantzien bitartez, Bizkaiko Lurralde Historikoko dantza erritual eta sozialen ikuspegi ahalik eta handiena erakustea da xedea. Horrez gain, eta erakusketaren osagarri gisa, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak goizeko hiru emanaldi antolatuko ditu Bilboko Plaza Barrian, apiriletik ekainera, hil bakoitzeko larunbat batean.

Erakusketa01ErakusketaErakusketa