IRRADAKA DANTZA

Gure 60. urteurrenaren lehen ekitaldia, martxoaren 7an izango da, 19:00etan, Bagatzako plazan: IRRADAKA. 

Emakumeak, borobilean, elkarri eskutik heldu, kantuan eta dantzan. Batasun eta dantza irudi eder bezain indartsua. Borobila forma sinple bezain boteretsua da. 

Taldetasuna, batasuna, elkartasuna pizten da zirkuluan. Zer esanik ez borobil hori elkarri eskuak emanda sendotzen denean. Eskua eskuarekin, azala azalarekin, bakoitzak bere albokoekin ukitze fisiko horrekin, gorputzen kontaktuaren berotasunarekin, keinu sinple horrekin borobil osoa lotu eta norbanakoak konektatuta taldearen batasuna gailentzen da. Elkarri begira, guztion aurpegiak, begiak eta begiradak barruan dira, eta eskuen sareak ixten du zirkulua, babes eremua, espazio propioa, gure gunea.

Irradaka

Euskal Mitologia II

Enarak Dantza Taldeak aurkezten du…
Euskal Mitologia II

Gure lurreko kondairak eta izaki mitologikoak dantzaren bidez biziberrituko ditugu.
Gau berezi bat, magia eta tradizioz betea!

Zatoz eta bizi euskal mitologiaren magia gurekin. Las Carreras, frontoian

- - - - - - - - - - - - - - - - - - - -

Enarak Dantza Taldea presenta…
Euskal Mitologia II

Un espectáculo que da vida a las leyendas y seres mitológicos de nuestra tierra a través de la danza.
¡Una noche única llena de magia y tradición!

Las Carreras, frontoian

Ven a vivir la magia de la mitología vasca con nosotros.