Skip to Content

Bizkaiko Dantzarien Biltzarra

Federazio hau Bizkaiko dantzariak eta dantza taldeak elkartzeko xedez sortu zen, eta hauek hainbat esparrutan, hala nola Bizkaiko zein Euskal Herriko dantza tradizional eta folklorearen prestakuntza, ikerketa eta zabalpenean, egindako ahaleginak osatzeko helburua izan zuen. Gainera, Euskal Dantzarien Biltzarrean ere parte hartzen zuen.
1980. urterako eta Bizkaiko lehen Dantzari Eguna, jarduera nagusia, egitearen karietara, talde kopuru handia bildu zuen, eta hori 1983. urtean Federazioa eratuko duten ernamuina izango da.
Talde handiago batean elkartzeko behar honek ahalbidetu du erakunde hau izan dadin dantzari eta talde guztiek egindako ahalegina optimizatzen duena, horrela bada, ahalegin hori bere ibilbidean islatuko da, bai eta bazkideek beraiek egin izan duten lan handia ere.
Prozesu honetan guztian irakaskuntzaren arloan lortutako hobekuntzak asko izan direla baiezta dezakegu, eta dantza tradizionaleko gutxieneko errepertorioa finkatu da.
Federazioa aitzindaria ere izan da musika tradizionalaren irakaskuntzan, horrela, bertako instrumentuen lehen ikastaroak antolatu zituen, taldeek gaitariak, albokariak, trikitilariak, txalapartariak,... etab. behar zituztelako ekitaldiak egiteko.

"GAITA DANTZAN" LIBURUA DURANGOKO AZOKAN SALGAI

liburuaEdizioa: BIZKAIKO GAITEROAK

Egilea:   Jon Gaminde Terraza

Laguntaileak: BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRA

EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA

(Euskaraz-Gazteleraz-Frantzesez)

Liburuaren atalak:

  • Aintzinsolasa  - Prefacio.
  • Sarrera – Introducción.
  • Arabako dantzak - Danzas de Álava ->Laguardia, Eltziego, Gesaltza-Salinas de Añana, Iekora, Kuartango, Oion, Pipaon, Villabuena.
  • Bizkaiko Dantzak. Bilbao, Bizkaiko Erromerietako dantzak.
  • Nafarroako Dantzak. Lizarra-Estella, Falces, Olite,Altsasu, Arizkun, Iruña-Pamplona , Otxagabia, Ablitas, Buñuel, Corella, Cortes, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tudela. Eraskinak: Jotak, Tanda de Bailes de Gigantes, Bailables, La percusión, La velocidad y el ritmo, Iturriak
  • 196 partiturak.

…”Gaitarekin interpretatzeko musikan dantza errepertorioa da zabalenetarikoa eta hori da lan hau aurkeztera bultzatu gaituen arrazoia: material, partitura eta datu dokumental desberdinen bateratze lana izan nahi du, gaitero, dantzari, musikari eta orokorrean interesatu orok erabil ditzan.

ARABA DANTZAN DISKA

  • Lezea
  • San Prudentzio Zortzikoa
  • Gasteizko Zortzikoa
  • El pingajo
  • San Isidro
  • Jota la perra
  • Museta
  • Uruñuela Kontrapasa
  • Mendiko soinuak
  • Neska mutilak azkenean pozik
  • Entradillas de arrastaria
  • Arrastaria
  • Txakolin
  • Orbea
  • San adrian
  • Ezpatadantza Amaia

 
Abenduaren 2an, Gasteizko Inazio Aldekoa kultur aretoan (Floridako ibilbidea 9), arratsaldeko 20:00etan izango da aurkezpen ekitaldia.

DURANGOKO AZOKAN SALGAI IZANGO DA.

Sindikatu edukia