JOKO-DANTZAK

FIGURAK:
Jarraigoa:

Gizonezkoen gazte edo nagusien taldea.

Musika-tresna:
- Kantua

Janzkera:
Garai batean gizonezkoek, gazte zein nagusiek, beren jatorrizko ingurunetan egunero erabiltzen zuten janzkera.
Otxandioko Sorgin Dantzarako, belaunetarainoko lihozko alkandora (urdina, marraduna edo zuria) janzten zuten, mahuka laburrekoa. Txapela eta abarketa urdinak.

antzak:
- Bizarrak erretia (Itzulipurdiak eta bizarrak erretzea) –Lekeitio-
- Ezetz ixetukoa –Otxandio-
- Ipurdi Dantza - Txeru –Otxandio-
- Sorgin Dantza –Otxandio-

INGURUNEA:
Geografikoa:

BUSTURIALDEA:
- Lekeitio.
DURANGALDEA:
- Otxandio.

Egunak:
Dantza-joko hauek ez dira egun zehatzetan egiten Otxandion. Hala ere, Otxandioko Sorgin Dantzaren kasuan, aipatu izan dira egun batzuk, eta gai handiekin lotzen da..
Lekeitioko Bizarra erretia dantza San Pedro bezperatik uztailaren 2aren bitarteko jai-gauetan egiten zen.

Testuingurua:
Jokaren helburua bikote aurkaria botatzea zen. Gero, dantza segida osoari izena ematen dion dantza egiten zen. Dantza horretan kate bat osatzen zuten, eta ilarako atzekoari hankatik helduta, txingoka, ilarako lehen dantzariak ahoan zuen ilinti erre batekin norbera ez erretzea zen helburua.

Ezetz ixetukoa-Baietz ixetukoa dantza, abestuz egiten zen. Partaideek (makurtuta edo katamarka) bata bestea erretzen ahalegintzen ziren, aurkariak ipurditik zintzilika zeraman egunkari zatiari pospoloekin su emanez. Bestalde, Eperdi Dantza edo Txeru, joko modura egindako kantua zen, elkarri ipurdikoak ematen ziotelarik, abestiaren hitzik gabeko zatian kukubilko jarri bitartean; kantua berriro hasten zenean bikoteak altxatu egiten ziren, gainerakoekin aho batez kantatzeko. Joko-dantza biak tabernan, bazkaritan edo erromeria bat amaitzean egiten ziren.

Otxandioko Sorgin Dantza egiteko borobilean jartzen ziren. Abesten zuten kantaren erritmoan egiten zuten dantzan, euretariko bat, borobilaren erdian kokatuta, dantzaren buru zelarik (erratza zeukan azti edo sorgiñe).

Antza denez, joko-dantza hau bazkari oparo baten ostean eta ondo edan ostean, erromeriak amaitutakoan, Aratusteetan, zaindariaren jaietan eta abarretan egiten zen. Dantza hau Primo de Riveraren diktadura-garaian desagertu zen eta Otxandioko ola gizonekin lotzen da

BIBLIOGRAFIA:

 

- “Del teatro liturgico en el País Vasco: Eusko Ikaskuntzetako Nazioarteko Aldizkaria. T.:XXII, 1931”. URQUIJO, Julio de. 159. orrialdea.
- “Vascos y Trajes”. T.:I. ARIZMENDI Amiel, Mª Elena. 206-207 orrialdeak.
- “Danzas juego de Bizkaia”. Argitaragabeko lana, Euski Jaurlaritzak emandako bekarekin. 1988-89 Bilbo DUEÑAS, Emilio X. eta LARRINAGA Zugadi, Josu.
- “Los Vascos”. CARO Baroja, Julio. 367-368 orrialdeak.