Aurten Zallan ospatuko da Bizkaiko 3.000 dantzari baino gehiago elkartzen dituen jaialdi hau: Bizkaiko Dantzari Eguna.
Iazko edizioa Elorrion izan zen eta 3.500 dantzari baino gehiago aritu ziren, eta 6.500 ikusle baino gehiago bertaratu ziren. Aurtengo edizioan 76 dantza-taldek parte hartuko dute.
Ohikoa denez, eguna goizean hasiko da kalejira batekin, eta dantzarien ikuskizuna 11:30ean hasiko da, Durangaldeko dantzari-dantzarekin.
Gero, Gipuzkoako dantzak etorriko dira, eta 84 neska-talde inguru arituko dira zeregin horretan.
Geroago, dantzaz dantza, korroko dantzak, Eltziegoko dantzak, Gorulariak, eta kaxarranka dantza egingo dira. Programari amaiera emateko, larrain-dantza dantzatu ahal izango dute parte hartu nahi duten ikusle guztiek. Arratsaldean, erromeria egingo da Herriko Plazan, Luhartz taldearekin.
Aurrera!
Bizkaimedia-k bidalita