Herrien arteko XXVIII Folklore Jaialdia

2025 Herrien Arteko Folklore Jaialdia BarakaldoBarakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdiak 28. edizioa ekarriko du aurten. Beurko-Bagatzako Ibarra-kaldu elkarteak antolatuta, egitaraua abenduaren 5ean eta 6an gauzatuko da.

Barakaldoko Udala, Barakaldo Antzokia eta Kutxabank ditu babesle, eta laguntzaile, berriz, Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao.

Jaialdiak 1997an abiatutako bidea pandemiak baino ez du eten. Aurreko 27 edizioetan parte-hartzaile ugari izan dira. Horrela, talde antolatzailearekin batera, 50 dantza taldek hartu dute parte, hala Estatuko autonomia erkidego guztietakoek, nola Andorra, Belgika, Frantzia, Italia eta Portugalgoek. Halaber, 35 musika taldek parte hartu dute, baita hainbat bertsolarik ere. Era berean, Bizkaiko 18 talde aritu dira anfitrioi gisa, Barakaldotik kanpo egindako emanaldietan.

  • Jaialdiaren jatorrizko formatura itzuli da egitaraua, eta Barakaldo Antzokiko bi ekitaldi nagusiak baino ez dira egingo 2025eko edizioan, musika eta dantza egunetako emanaldiak, doakoak biak.Musika Eguna: abenduak 5, ostirala, Barakaldo Antzokian (19:30) Euskal Herrikoak dira aurtengo bi talde gonbidatuak: lehena, Bostak eta laurenak taldea; bigarrena, Sorginak taldea. Ohi bezala, Ibarra-kalduko musika taldea arituko da anfitrioi gisa, eta saioa ixten.
  • Dantza Eguna: abenduak 6, larunbata (Barakaldo Antzokia, 19:30) Edizio honetan, Gaztela eta Leongo eta Portugalgo talde bi ditugu bisitari: batetik, Arévalo udalerriko Entre Ríos folklore elkartea, Avilatik; bestetik, jaialdiari nazioarteko kutsu handiagoa emateko, Os Moleirinhos do Gadanha taldea, Troporiz herrikoa, Portugalgo Monçãoko udalerritik. Horiekin batera, talde anfitrioia ere arituko da, Ibarra-kaldu, eta aurtengo ikuskizunean ohiko dantza emanaldiarekin erraldoien parte hartzea uztartuko du, hain zuzen ere, azken alderdi hori jo eta su lantzen eta sendotzen baitabil taldea, 2019az geroztik. Zehazki, 2021ean estreinatu eta urte hartako jaialdian ere aurkeztu zen "Erraldoiak oroibide" ikuskizunaren beste bertsio bat taularatuko da, eraberritua eta garatuagoa, oraingoan, erraldoiak eta dantzariak arituko baitira batera

Herrien arteko XXVIII. Folklore Jaialdiaren egutegia
Abenduak 5, ostirala
19:30 –Barakaldo Antzokia
MUSIKA EGUNA
 BOSTAK ETA LAURENAK
 SORGINAK
 IBARRA-KALDU
Abenduak 6, larunbata
19:30 –Barakaldo Antzokia
DANTZA EGUNA
 ENTRE RIOS FOLKLORE ELKARTEA, Arévalo, Avila, Gaztela eta Leon)
 OS MOLEIRINHOS DO GADANHA, Troporiz (Monção, Portugal)
 IBARRA-KALDU, Barakaldo (Bizkaia, Euskal Herria


IX. DANTZA TRADIZIONALAREN ESKER ONAK

Dantzaris, gracias por bailar la tradición
Premios para quienes bailan al son de la memoria de un pueblo

Esker on hauekin gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarri eta nortasun adierazpena, hedatzen era batean edo bestean, baina beti ixilik, lagun eta entitateek egindako lana ikusgarri egin nahi dugu.

1- Ondorengo Dantza Taldeei, Euskal Dantza tradizionalaren alde 60 urte baino gehiagotan egindako lanagatik.

2- Musika tradizionalaren arloan egindako lanagatik:

BILBOKO UDALAREN TXISTULARI BANDA

3-  JOSE MANUEL IRASTORZA, bere dedikazio eta konpromezu erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin, Lanestosako “Danza de Varas”ekin hain zuzen.

4- Iurretako “Mikel Deuna”, Bizkaiko Talde autoktonori.

5- JOSEBA ALTUBERI, EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRAren LEHENDAKARI OHIA: Euskal Herriko dantza tradizionalaren arloan egindako lanagatik esker ona.

6-  “GAZTE DANTZEN TOPAKETA” ekimenari

7-  “BEGIRALEAK” Donibane Lohitzuenko dantza Taldearia bere ibilbideagatik, 90 urteetan.

8-   “GAZTE MUNDU” ekimenari

Era berean, DEIA eta BBKren inplikazioa eskertu nahi dugu,  edizio honen antolatzerakoan lagundu digutelako.

Pertsona-kopuru mugatua. Konfirmazioa eskatzen da:  bdbekitaldiak@gmail.com