12.00 San Felizisimotik abiatuta, deustuarron KALEJIRA ALAIA DEUSTUKO UDAL KORPORAZIOAREKIN, alkatea buru, herriko kaleetatik, gaitero, txistulari eta dantzariak lagun! Etorri eta parte hartu euskal janzkerekin.
13.00 DEUSTUKO EMAKUMEEN AURRESKUA
Ekitaldiaren Garapena:
- Lehenengo, Aurreskulariak Alkateari dantza hasteko baimena eskatzen dio.
- Dantzaren hasiera.
- Desafio: aurreskulariak eta atzeskulariak beste andreei soka egiteko proposatzen diete.
- Zortziko: andre guztiek soka eginda dantzatzen dute.
- kontrapas: mutilak dantzara ateratzen dituzte.
- Esku-aldatzeko: andreek mutilentzat dantza egiten dute.
- Gero, andreek mutilei Aurreskuaren zapi bordatua oparitzen diete.
- Honen ostean, guztiok fandangoa eta arin-arina datzatuko dute festa giroan.
- Biribilketa.
- Azkenik, neskek mutilak gozoki bat dastatzen gonbidatzen dute.




