Euskal Herriko Dantzari Eguna aurten Oiartzunen ospatuko da. Gaur ekitaldi batzuk ospatuko diren arren, asteburua euskal dan-tzaz blai egongo da. Euskal Herriko lurralde guztietan txandaka egiten den festa honek bertako tradizioak ekarriko ditu gogora aurten ere. Garaiak asko aldatu dira, baina ekin-tza honen helburuari eutsi egiten dio Euskal Dantzarien biltzarrak, antolatzaileak, aurten Olarri Dantza Taldearekin elkarlanean ari direnak. Dantzari eta dantzazaleen jaia izateaz gain gure dantza eta folklorearen aberastasuna erakusteko tresna handi bat dela uste dute antolatzaileek.
Horretarako, dantza tradizionala eta folklorearen inguruko ekintzak jasotzen dituen egitaraua prestatu dute. Haietako bat azpimarratzekotan, Euskal Herriko hainbat herritik iritsitako dantza taldeen emanaldia da. Bertan azken urteetan 30 talde inguru parte hartu dute, guztira 1.000 dantzari inguru biltzen dituelarik. Hitzordu hau datorren igandean izango da, eguerdian, eta ondoren bazkari herrikoia eskainiko zaie.
Bestalde, jaia hasieratik bizi nahi duenak, gaur dauka aukera, 19.30ean, Ramon Garciaren hitzaldiarekin, Euskal baserritarren jan-tzia-Indumentaria popular vasca, udaletxeko areto nagusian



