Tradizioa eta festa, elkarregaz, Areatzan

Euskal jaia ospatuko dute Areatzan bihar eta etzi. Bihar, euskal musika tresnen azoka eta Gorbeialdeko ekoizleen azoka izango dira. Gazta, ogia, pastelak, ortuariak, txakolina eta taloak eta zura, zeramika eta larruzko produktuak salduko dituzte. Azokak irauten duen bitartean, Arratiako Musika Eskolak kalejira egingo du eta Kantuzaleen Topaketa ere egongo da. Herri bazkaria izango da frontoian. Dantza saioak eta berakatz zopa, berriz, gauean.

Etzi, dantza alardea egingo da, 12:00etatik aurrera. Antzinako alardeak gogoratuz, hainbat herritako taldeek erakustaldia egingo dute. Horren ostean, herritarrak ere dantzan aterako dira.

Musika, dantza eta kantuak

Bihar, azokak, musika eta kantuzaleen topaketa. Etzi, 12:00etatik aurrera, dantza alardea.

bizkaia.hitza.info