Datorren igandean, urtarrilak 25, Barakaldoko San Bizente auzoko jaie baitan, Laguntasuna Elkarteak “Elizateko Aurreskua” berreskuratuko du. San Bizenteko dantza taldeak azaldutakoaren arabera, Barakaldoko jaietan eta erromerietan ohikoa izan zen dantza hau mendetan zehar, baina XX. mendeko hirugarren hamarkadan galdu zen, guda zibilak kultur adierazpenetan ekarri zuen aldaketaren eraginez.
Laguntasuna Elkarteak, Barakaldoko Elizateari buruz egiten ari den ikerketa etnografikoaren harira, dantza hau interpretatu zuen azken dantzarietariko bat elkarrizketatzeko aukera izan du. Berarengandik nahiz beste iturrietatik jasotako informazioari eta Josu Larrinaga soziologo eta folkloristaren laguntzari esker, posible izan da dantza hau berreskuratzea. Aurkezpena datorren igandean, urtarrilak 25, Elizateko Plazan izango da, 12:30etan.
Dantza honek zenbait zati eta arau zehatzez osatuta dago. Pasa den ekainean Laguntasuna Elkarteko neskek egin zioten lehenengo emanaldiari Santa Luzia auzoko erromeria egunean, Argalario mendiaren magalean. Datorren igandean mutilei dagokie erakustaldia gidatzea San Bizente auzoan, Elizateko Plazan.
Elizateko aurreskua berreskuratu du Laguntasunak
herrikolore.org



