480 ume dantzari batu zitren atzo Gernika-Lumon. Busturialdeko zein Bakioko txikienek ordubete inguruko saioa eman zuten, pilotalekuan batu ziren 1000 ikusleen aurrean. Herrialde ezberdinetako doinu eta pausoak erakutsi zituzten 3 urtetik 15 urtea arteko ume zein gazteek. Ajangizko Artxube, Bakioko Itxas-Alde, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gautegiz Arteagako Artie, Nabarniz eta Ereñoko Kabelinatxe, Ibarruriko baso Txoritxu eta Gernika-Lumoko Elai-Alai izango dira dantzari txikien egunean parte hartu duten taldeak.

11:30ean batu ziren dantzari denak Picasso kalean, eta kalejiran joan ziren Jai Alai pilotalekuraino.
http://busturialdea.hitza.eus/2015/06/15/1000-ikusle-batu-ditu-busturia…
hitza.info



