Euskal ezkontza antzetuko dute igandean 120 lekeitiarrek

Euskal ezkontza antzeztuko dute igandean 120 lekeitiarrek, gora buru elkarteak antolatutako ekimenean

arg

dENA dute prest, iraganera salto egitea beharrezko dituzten jantzi eta tresnei dagokienez, batik bat. Ezkontigaien atzetik ibiliko den gurdia bihar atonduko dute, jendeaurrean Eskolapean, arrsatdleko 19:00etatik aurrera. Gora Buru Elkartea ez da faltako urteroko tradiozioa betetzeari, igandean 120 lekeitiarrek Euskal Ezkon-tza antzetuko dutenean. Asteburuan ospatzen den Euskal Jaiaren egitarauko ekimenik garrantzitsuena izango da, baina ez bakarra.

Tradizio luzeko kultur egitasmoa, lekeitiarrak gerra “aurretik hasi ziren euskal ezkontza antzezten, 1931 urtean”, nahiz eta diktaduraren osteko 1977an berreskuratu zuten. “Urtez urte egiten dugu, eta jatorrizko erropak eta tresnak dira ateratzen ditugun gehienak”, Gora burutik azaldu dutenez. “Batzokiak berak dauzka batzuk eta beste batzuk egun horretarako batzen ditugu etxeetatik eta Lekeitioko moja Dominiken komentutik. Eta gainerakoak, baserrietara joanda edota etxez etxe batzen ditugu”. Parte har-tzaileek, bestetik, garaiko hainbat tresna eramaten dituzte, eskuetan, besteak beste eskuohial, zutargi, kriseilu, almiz, txokolate-ontzi, kataloxa, plater edo edolontziak, ezkongaiei ematen zaizkienak. Gurdia montatzeari dagokionez, aurtengoan Neskutz Erkiaga eta Jose Mari Uskolak hartuko dute hainbeste urtetan lan honen arduradun izan den Inazio Kaltzakortaren testigua.

Igandeko jardunaldia 10:30ean hasiko da, txistularien kalejirarekin. Hala era ezkontzari eguerdian emango zaio irteera Batzokian Iturengo joaldunak, Alurr Dantza Taldea eta Itxaropenako txistulariekin. Aurtengoan Anbrus eta Josepa ezkontideak ordezkatzuko dituzten gazteak Irene Lauzirika eta Alvaro Galletebeitia dira, jardunaldiaren protagonista handi -baina ez bakarrak- izango direnak. Ordubeteko kalejiraren ostean ezkontza-agiria beteko dute plazan, beste behin ere Lekeitioko kaleetan barrena ibiltzeko. Arratsaldean, azkenik, Errota eta Alurr taldeen Lanabesak dantza-ikuskizuna izango da ikusgai.

http://www.deia.com/2015/06/19/bizkaia/costa/ohitura-zaharra-ezkongai-b…

Deia