Igandean hasita, astebururo, alardeak egingo dituzte Bilboko Arriaga plazan. Gaztedi dantza taldeak irekiko du bihar Dantza Plazetan programa, 19:00etan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko dantza taldeak arduratuko dira saioez. Hurrengo saioak datozen larunbatetan izango dira, ordu eta leku berean. Beti Jai Alai, Goi-Alde dantza taldea eta Salbatzaile dantza taldea izango dira, hurrenez hurren, hilaren 11, 18 eta 25ean. Folklorea mantendu eta Bilboko eta inguruetako dantza taldeen lana erakustea dute asmo Dantza Plazetan programaren bidez.
'Dantza Plazetan': Gaztedi dantza taldea
Bihar, Bilboko Arriaga plazan, 19:00etan.
http://www.berria.eus/paperekoa/2839/026/003/2015-07-04/alardeak_bilbok…
berria



