Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeak Emakumean Dantzan ekitaldiaren hirugarren edizioa ospatuko dute datorren larunbatean, arratsaldeko seietan hasita, Andra Mariko elizpean.
Talde antolatzaileetako dantzariez gain Traña-Matienako Iluntze, Mañariako Andra Mari, Sestaoko Salleko eta Algortako Itxartuko partaideak izango dira agerraldian. Ekimen honen asmo bakarra belaunaldien arteko dantzarien arteko “transmisio lana ez etetea da”.
Ekitaldiaren asmoa, “nesken dantzei merezi duten garrantzia ematea da” Tronperri eta Txoritxu Alaiko arduradunen esanetan. Antolatzaileen arabera nesken dantzak “orain dela 80 urte dantzatzen dira Durangaldean behintzat” eta Bizkaiko Dantzari Egunean ez direnez dantzatzen “galtzeko arrisku larrian ikusten ditugu”.



