Traña-Matienako Umeen Dantzari Egunak 400 dantzari bilduko ditu

Durangaldeko hamabi dantza taldeko 400 neskato-mutiko izango dira igandean Traña-Matienan ospatuko den XVI. Umeen Dantzari Egunean. Iluntze Dantza Taldeak Abadiñoko Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimen honetan 4-13 urte bitarteko dantzariek arituko dira.

arg

Eguneko egitaraua eguerdian hasiko da partaide guztiek Traña-Matienako kaleetan zehar egingo duten kalejirarekin. Goizeko dantza erakustaldiaren ostean umeek Traña-Matienako txoko, taberna, jatetxe eta etxe partikularretan bazkalduko dute. Arratsaldeko bostetan, talde guztien dantza alardea hasiko da kiosko plazan eguraldiak laguntzen badu, eta euria bada frontoian.

XVI. Umeen Dantzari Egunean Otxandioko Urduri, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe, Ermuko Txindurri, Durangoko Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin, Atxondoko Andasto, Elorrioko Besaide eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze dantza taldeak parte hartuko dute.

Iluntze dantza taldeak antolatutako ekimenak, Eneko Etxebarria Kultura Batzordeko zinegotziaren eskerrak jaso zituen. Gainera, herritar guztiak animatu zituen dantzarien ekitaldia ikustera gerturatzeko. “Berriro izango dugu aukera gure herrian ia 400 dantzari txiki dantzan ikusteko, eta hori   gauza handia da guretzat”, azpimarratu zuen.

http://www.durangon.com/400-dantzari-izango-dira-trana-matienako-xvi-um…

durangon.com