500 metro koadroko gunea da, egoteko aproposa, eta Santutxu eta Sagarminaga kaleek mugatzen dute
Deia Bilbao | 03·03·26
Astearte honetan eguerdian, martxoaren 3an, Santutxu auzoan kokatutako Gaztedi Dantzari Taldearen plazatxoak identifikazio-plaka berriak estreinatu ditu, ekitaldi berezi batekin. Bertan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Eider Inunciaga Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotzia, udalbatzaren ordezkaria. Beraiekin batera udalbatzaren ordezkariak, Gaztedi Dantzari Taldea eta inguruko elkarte adierazgarrienak eta aktiboenak egon dira baita ere.
Plaketan Gaztedi Dantzari Taldearen plazatxoa eta Plazuela Gaztedi Dantzari Taldea jartzen du. 500 metro koadro inguruko gunea da, egoteko aproposa, eta Santutxu kaleak mugatzen du iparraldetik eta Sagarminaga kaleak hegoaldetik. Perimetroan eserlekuak daude, iturri txiki bat kale biek bat egiten duten erpinean, bai eta zuhaitz ugari ere.
Taldearen 75. urteurrena
Gaztedi Dantzari Taldea Bilboko zaharrena da eta 2026an hirurogeita hamabost urte beteko ditu aurten. 1951n sortu zen Santutxun, Karmengo elizaren inguruan, Aita Txanton Goiria karmeldarraren ardurapean. Haren espiritu euskaltzaleari eta haren bultzadari zor zaizkio taldearen sorrera eta jarraitutasuna.
Harrezkero, urte hauetan guztietan egindako lanari esker, Gaztedi Santutxu auzoaren sinbolo bihurtu da pixkanaka, euskal dantzaren erreferente nagusietako bat eta Bilboko irudi kultural adierazgarrienetako bat. Taldeak Santutxu kalean dauka lokala, bere izena daraman eta Juan Mari Aburto alkateak inauguratutako plazatxoaren aurrean.



