• 70etik gora dantza-talde eta adin guztietako 3.500 bat dantzari Elorriora bilduko dira Bizkaiko euskal dantzen urteko jaialdi handian. Taldeek urte osoan entseatuz ikasitako dantzak emango dituzte ekitaldirako berariaz jarritako dantzaleku handian.
Aurtengoa Bizkaiko dantzarien jaialdiaren 34. edizioa izango da; Bizkaiko herri askotako dantza-taldeetako milaka dantzari ariko dira. Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondok, Elorrioko alkate Ana Otaduik eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren koordinatzaile Jon Gamindek aurtengo berrikuntzen eta egitarauaren berri eman dute. Kulturako foru diputatuak ekitaldiaren garrantzia goraipatu du, eta esan du Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren euskal dantzen jaialdian aritzen direnek maila handia erakutsi ohi dutela beti koreografietan, eszenografian eta teknikan.
Dantzari Eguna goizeko 11:00etan hasiko da kalejirarekin. Ondoren dantza-alardea egingo da; ondoko dantza hauek egingo dira:
- DANTZARI DANTZA (Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikiak, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa, Txontxongiloa).
- GIPUZKOAKO DANTZAK (Agurra, Makil Txiki eta Zinta dantza)
- JOLAS DANTZAK - TXIKIAK (Txulalai, Zapatain dantza, Xan Petrike dantza eta Esku dantza).
- ELTZIEGOKO DANTZAK (Correcalles, La Danza, Cuatro Calles, Arbol, Jota)
- GORULARIAK (Domingiloa eta Arku dantza)
- JAUZIAK: DANTZARI ERTAINAK - TXIKIAK (Zazpi Jauziak, Antzina Pika eta Hegi)
- KAIXARRANKA
- LARRAIN DANTZA
11:00etatik aurrera Herriko plazako frontoian Folklore Azoka egongo da.
Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokoak eta puzgarriak egongo dira umeentzat eta udaletxeko plazan erromeria DRINDOTS taldearen eskutik.
|
|
TALDEAK |
DANTZARIAK |
|
DANTZARI DANTZA |
94
|
752 |
|
GIPUZKOAKO DANTZAK |
81 |
720 |
|
JOLAS DANTZAK |
92 |
1,104 |
|
ELCIEGO |
57 |
513 |
|
GORULARIAK |
59 |
944 |
|
JAUZIAK-ERTAINAK-TXIKIAK |
80 |
960 |
|
KAIXARRANKA |
24 |
24 |
|
|
|
|
|
|
|
5.017 |
|
|
|
3.500 |



