MAÑARIA: DANTZARI DANTZA ETA ELIZALDEKO SOKA DANTZA – ERREGELAK

MAÑARIA: DANTZARI DANTZA ETA ELIZALDEKO SOKA DANTZA – ERREGELAK meza ostean

Andra Mari Dantza Taldeak 40 urte bete ditu aurten, eta jai batzordeak eta udalak lau hamarkadatan herriko kulturari eta jaiei egindako ekarpena aitortu nahi diote. Taldea 1986an sortu zen hainbat lagunen ekimenez. Harrezkero belaunaldi askotako dantzariak igaro dira bertatik. Gaur egun ere herriko jaietako eta bestelako ospakizunetako ezinbesteko eragilea da.