HERRIEN ARTEKO XXIX. FOLKLORE JAIALDIA

BADATOR BARAKALDOKO 2026eko FOLKLORE JAIALDIAREN EDIZIOA: HERRIEN ARTEKO XXIX. FOLKLORE JAIALDIA

Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdia 29. ediziora iritsiko da aurten. Beurko-Bagatzako Ibarra-kaldu elkarteak antolatuta, egitaraua abenduaren 4an eta 5ean gauzatuko da.

Barakaldoko Udala, Barakaldo Antzokia eta Kutxabank ditu babesle, eta laguntzaile, berriz, Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao.

Jaialdiak 1997an abiatutako bidea pandemiak baino ez du eten. Aurreko 28 edizioetan parte-hartzaile ugari izan dira. Horrela, talde antolatzailearekin batera, 52 dantza talde izan dira parte hartzen, hala Estatuko autonomia erkidego guztietakoak, nola Andorra, Belgika, Frantzia, Italia eta Portugalgoak. Halaber, 37 musika taldek hartu dute parte, baita hainbat bertsolarik ere. Era berean, Bizkaiko 18 talde aritu ziren anfitrioi gisa, Barakaldotik kanpo egindako emanaldietan.

Jaialdiaren jatorrizko formatura itzuli da egitaraua, eta, berriro ere, Barakaldo Antzokiko bi ekitaldi nagusiak baino ez dira egingo 2026ko edizioan, musika eta dantza egunetako emanaldiak, doakoak biak.

● Musika Eguna: abenduak 4, ostirala, Barakaldo Antzokian (19:30)
Aurten 60. urteurrena ospatzen du Ibarra-kaldu Elkarteak, eta, horregatik, Herrien arteko Folklore Jaialdiko musika-egunak txistu kontzertu handi bat izango du ardatz. Txaro García izango da zuzendaria, eta, elkarteko txistulariez gain, Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako txistulari ugarik hartuko dute parte. Gainera, metal boskote batek, eta beste elkarte zein talde batzuetako musikari lagun batzuek ere izango dute lekua oholtzan.

Nola ez, Ibarra-kalduko dantzariek eta erraldoizaleek ere parte hartuko dute, Barakaldoko udal erraldoiak dantzatzen.

● Dantza Eguna: abenduak 5, larunbata, Barakaldo Antzokian (19:30)
Edizio honetako talde gonbidatuak Gaztela eta Leóndik eta Asturiastik datozkigu: batetik, Zamorako talde bat, Los Alfares de Pereruela, eta bestetik, Asturiasko Carreño herritik, La Folixa dantza taldea. Beti bezala, Ibarra-kaldu talde anfitrioiak ere hartuko du parte, eta aurtengo ediziorako prestatu duen ikuskizun berezian Euskal Herriko dantza batzuk eta herri kirol ezagunenak uztartuko dituzte.

Herrien arteko XXIX. Folklore Jaialdiaren egutegia
Abenduak 4, ostirala
19:30 –Barakaldo Antzokia
MUSIKA EGUNA
Txistu kontzertua: “Ibarrak 60 urte”
● Zuzendaritza: Txaro Garcia
● Barakaldoko erraldoiak, bertsolariak, abeslariak
● Txistulari eta musikari lagunak
● Ibarra-kalduko musikariak eta dantzariak

Abenduak 5, larunbata
19:30 –Barakaldo Antzokia
DANTZA EGUNA
● LOS ALFARES DE PERERUELA (Pereruela, Zamora)
● GRUPO DE BAILE LA FOLIXA (Carreño, Asturias)
● IBARRA-KALDU ELKARTEA (Barakaldo, Euskal Herria)