IBARRA-KALDU ELKARTEAREN 60. URTEURRENA

URRIKO HIRUGARREN ASTEBURUKO EKITALDIAK

Urriko hirugarren asteburuan laugarrenez ospatuko dugu aurten Ibarra-kaldu Elkartearen 60. urteurrena, eta, non, baina? Hemen, gure auzoan, Beurko-Bagatzan bertan. Urriaren 15ean hasiko dira ekitaldiak, ostegunean, eta hilaren 18an amaituko dira, igandean. Hona hemen ekitaldiok:

1.- Urriak 15, osteguna: Santa Teresa eguna, Beurko-Bagatzako jaietako ohiko egun handia:

- Ohi dugunez, ohorezko aurreskua egingo dugu elizan, 19:30etako meza nagusian.

- Baina unerik gorena, elizatik irten ostean izango da. Izan ere, BEURKOKO SOKADANTZA plazaratuko dugu, aurreneko aldiz. Sortu berri dugun dantza horretarako, ezin eskertzeko laguntza izan dugu: Patxi Laborda koreografian, eta Javi Ortiz de Zárate, dantza-doinuetan. Gutxi gora, 20:30etan, plazan emango dugu dantza, eta gure asmo bizia da urtero-urtero ematea dantza hau, Beurko-Bagatzako jaietako ohiko egun nagusian finkaturik, auzoaren nortasun ezaugarri bihurtu dadin.

2.- Urriak 17, larunbata, Ibarra-kalduren bidelagunen eguna izango dugu. Emanaldi berezi bat egingo dugu orduan, aurretiaz hainbat aldiz gurekin batera lankidetzan aritu diren beste talde batzuek lagunduta. Hain zuzen ere, gurekin izango ditugu HalaDzipo, Xukelak, Doces Lembranzas, Ceo do Sil eta Folketan taldeak, eta ezohiko ekitaldi bat egingo dugu, aurreko beste ikuskizun batzuetarako haiekin batera prestatu genituen dantza batzuk berriz plazaratzeko: Euskararen Egunekoak, Letra Galegoen Egunekoak, Miña Nai ikuskizunekoak, pandemia garaikoak… baita beste sorpresatxoren bat ere.

Auzoko plazan izango da ikuskizuna, 18:00etan.

Horretaz gain, ekitaldia amaitu ondoren, 20:30etik aurrera, tabernaz taberna ibiliko gara taldeotako lagunok, elkarrekin kantuan, jotzen eta dantzan, gorputzak kitto esan arte. Esan gabe doa gonbidaturik daudela Beurko-Bagatzako auzokide guztiak, baita parte harte nahi duen oro ere.

3.- Urriak 18, igandea, Txikien Eguna ospatuko dugu. Haientzat ere prestatu dugu egun berezi bat, eurek ere gozatu eta parte har dezaten, gure taldearen geroa direlakoan, eta, ziur asko, beren esku izango direlako bihar-etziko urteurrenen ospakizunak, Ibarra-kaldu auzoari loturik egon delako beti, errotik eta gogotik, sortu zen unetik beretik.

Eguna jardueraz beteta egongo da, burutik burura:

- 11:00etan hasita, puzgarriak eta tailerrak, Xake Plazan.

- 12:30ean hasita, erraldoien kalejira. Auzoan kalez kale ibiliko dira Barakaldo udal erraldoiak, Pauli, Jose, Maialen y Arnabal, Ibarra-kalduko erraldoizaleek dantzaturik, eta horietaz gain, gonbidatu berezi batzuk: Trapagarango erraldoiak.

- 14:30ean, umeak indarberritzeko, haurrentzako herri bazkaria egingo da, haientzat berariaz prestatua. Horretan parte hartu nahi dutenek txartela hartu beharko dute aurretik Ibarra-kalduko bulegoan, eskuragarri jartzen direnean.

- Bazkalostean, 16:00etan, Zumba-tailerra auzoko plazan.


2. Bizkaiko Erromeria Eguna

BEE 2026Erromeriaren kontzeptu guztiak batzeko asmoz Bizkaiko Erromeria Eguna antolatuko dute aurten bigarren aldiz. Urriaren 17an Lemoan izango da, egun osoko egitarau zabalarekin eta gune desberdinetatik, herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantziko duena.

Erromeria kontzeptu zahar bezain modernoa da; tradizionala bezain zabala; euskalduna bezain internazionala.Eta ikuspegi horietatik guztietatik erreparatu nahi dio BEEk erromeriari: protagonista egin gura du, eta haren balioa erdigunean jarri.

Horretarako, egun osoko eta askotariko egitaraua prestatu du BEEk, mota guztietako publikoari zuzendua eta hainbat gunetan banatua: bikote-formatu tradizionaleko erromerietatik hasi, dantzagarrienetatik pasatu  dantza-plaza gidatuak, haurrentzako berbenak, Larrain Dantza herrikoia, kantaldiak…— eta egungo bertsio elektronikoagoetan amaitu.

Deskargatu eskuorria

 

Leixuri Arrizabalagak hasi du Bizkaiko Erromeria Egunaren aurkezpena, «erromeriak gure kultura eta nortasunaren parte» direla esanez, eta halaxe zehaztu du foru-diputatuak berak: «Urteak aurrera joan ahala, gure gizartea aldatu den bezala, erromeriak ere egokitu egin dira gaur egungo estiloetara eta, gaur aurkezten dugun ospakizun hau, horren adibide garbia da». Arrizabalagak esan du transmisioan jarri dutela fokua: «Belaunaldien arteko festa izatea nahi dugu, gure kulturan oinarritutako jaia eta gure sustraietaz ikasteko aukera emango digun ospakizuna».

Diputatuak berak lehenengo edizioan azpimarratu zuen Bizkaiko Erromeria Eguna urtero eskualdez eskualde egiteko jaio zela, eta «horregatik Durangaldetik Arratiara egin dugu jauzi».Eta Arratiaren ordezkari Lemoa aukeratu da, «lurralde mailako jai handiak herri txikietara ere eramateko apustu sendoan». Zentzu horretan, gainera, «Lemoa ondo kokatuta eta konektatuta» dagoela adierazi du Aldundiaren ordezkariak.

Esther Iturriozek, bere aldetik, nabarmendu du «Lemoa euskal tradizioaren, musikaren eta kulturaren epizentro» bihurtuko dela urriaren 17an, eta «pozez eta ilusioz» hartu zutela Aldundiaren erronka, Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa Lemoan antolatu ahal izateko.