Euskal Dantza egitaraua 2026. Aste Nagusian

Zerutxu (Markina)

Aurten emanaldiak Gas Plazan izango dira

Abuztuak 23 igandea
19:00 Euskal dantzak: Zerutxu (Markina).

  • Corteseko dantzak
  • Brokel dantzak
  • Bizar dantza
  • Iribaseko ingurutxoa
  • Kaixarranka

20:00 Erromeria eta Larrain Dantza

Abuztuak 24 astelehena
19:00 Euskal dantzak: Goialde (Erandio).


BEGOÑAKO EZPATA DANTZA ETA AURRESKUA

Beti Jai Alai Taldearekin

Begoñako ezpata dantza

1997an Begoñako elizaren barruan, presbiterioan, horretarako bereziki sortutako ezpata-dantza hasi ziren egiten, Ama Birjinaren gorazarre-kantan oinarrituta. Urtean birritan egiten dute: abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean, eta urriaren 11n, elizak Begoñako amaren jai-egun izendatutako datan. Abuztuaren 15ean, oro har Elizbarrutiko apezpiku batek ematen du meza, Bilboko agintariak bertan direla. Ezpata-dantza ezin hobeto eta txalo artean hartu dute ikusleek lehen egunetik, eta guztien onespena lortu du bete-betean. Ekainaren 15ean, udalaren fundazioaren urteurrenean, Diego López de Haroren estatuaren aurrean dantzatzen dute. Beti Jai Alai dantzari-taldeak sortutako ekimen horrek luzaroan irautea nahi genuke, eta gaur egun talde horretako lagunek bezala, etorkizunean dantzari bilbotarrek ere dantzatzen jarraitu dezatela.