Dantzariak 70

dantzariak 7070. zenbakiaren edukiak

Gaur aurkeztutako edizioak lurralde osoan euskal dantzen eremuan garatzen den jarduna islatzen duten eduki anitz biltzen ditu:

  • Kronikak eta erreportajeak, EDBk eta federatutako taldeek bultzatutako ekimenei buruz:
    • Gazteen Dantza Topaketa 2025
    • Gaztemundu 2024
    • Euskal Herriko Dantzari Eguna 2025
  • Federatutako talde batzuen ospakizun eta urteurrenak, tartean AgintzariSustraiak eta Zugaitza, aurten beren ibilbidean mugarri bereziki esanguratsuen oroitzapenean.
  • Elkarrizketak euskal kulturaren ikerketan eta transmisioan erreferente diren bi pertsonari: Iñaki Irigoyen eta José Inazio Ansorena, ikuspegi osagarriak eskaintzen dituztenak musika eta dantza tradizioari buruz.
  • Ikerketa-lanak: zenbakiak sakontasun handiagoko zenbait artikulu jasotzen ditu, XVI. mendeari eskainitako bloke tematikoz gain, gure dantzen ikuspegi historiko eta antropologikoa zabaltzen duten beste hainbat ekarpenekin.
  • Beste atal batzuk:
    • azkenaldiko argitalpen gomendatuak
    • bitxikerien txokoa
    • dantza tradizionala eskolan lantzeko hezkuntza-proposamen bat

Herrien arteko XXVIII Folklore Jaialdia

2025 Herrien Arteko Folklore Jaialdia BarakaldoBarakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdiak 28. edizioa ekarriko du aurten. Beurko-Bagatzako Ibarra-kaldu elkarteak antolatuta, egitaraua abenduaren 5ean eta 6an gauzatuko da.

Barakaldoko Udala, Barakaldo Antzokia eta Kutxabank ditu babesle, eta laguntzaile, berriz, Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao.

Jaialdiak 1997an abiatutako bidea pandemiak baino ez du eten. Aurreko 27 edizioetan parte-hartzaile ugari izan dira. Horrela, talde antolatzailearekin batera, 50 dantza taldek hartu dute parte, hala Estatuko autonomia erkidego guztietakoek, nola Andorra, Belgika, Frantzia, Italia eta Portugalgoek. Halaber, 35 musika taldek parte hartu dute, baita hainbat bertsolarik ere. Era berean, Bizkaiko 18 talde aritu dira anfitrioi gisa, Barakaldotik kanpo egindako emanaldietan.