PLAZARIK PLAZA BASURTUN

KARTEL PLAZARIK PLAZA BasurtoIRAILAK 25 OSTEGUNA
Sabino Arana 50 - 18:30
BILBOKO TXISTULARI BANDA   “OINAK ASTINDUZ ”

IRAILAK 26 OSTIRALA
Sabino Arana 50 - 20:00
MEÑAKOZ DANTZA TALDEA “SUAK SU: SORGINEN IRRINTZIA”

IRAILAK 27 LARUNBATA
Basurtuko kaleetan zehar -  13:30
BETI JAI ALAI taldeko musikariek dantza egiteko doinuak joko dituzte.

Basurtuko kaleetan zehar - 18:30
Kalejira: GRUPO FOLCLÓRICO ROSA DEL AZAFRÁN (Toledo)
BETI JAI ALAI DANTZA TALDEA (Bilbo)

Sabino Arana 50 - 19:00
Dantza ikuskizuna:
GRUPO FOLCLÓRICO ROSA DEL AZAFRÁN (Toledo)
BETI JAI ALAI DANTZA TALDEA (Bilbo)


LIII. EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA - Basauri

Agerketa Basauriko ‘Euskal Herriko Dantza Agerketa're 53. edizioan lehen aldiz MURCHANTEko (Nafarroa) makil-dantza edo ‘paloteao'a ikusteko aukera Izango dugu, Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Iparraldeko beste lau dantza-talderekin batera.

Euskal Herriko Dantza Agerketak 53 edizio betetzen dituen honetan BOST dantza-talde AUTOKTONO eta beste zenbait ekintza osagarri bilduko ditu, irailaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), BASAURIN

Gonbidatutako bost taldeak LARUNBATEAN izango dira, irailak 20, iluntzeko 19:00etan, Basauriko Bizkotxalde parkean. Euria egingo balu, ekitaldia Basauriko Social Antzokian izango litzateke.

Aurten aipatzekoa da Nafarroako Erriberako MURCHANTEko herritarrek 'paloteao'a ekarriko dutela Basaurira lehen aldiz, urteak baitaramatzate herriko plazan egiten abuztuaren 15ean, San Roke patroiaren bezperan.

Horrez gain, Iparraldeko talde batek ere hartuko du parte (Zuberoako 'Atharratzeko Dantzariak'), baita Mendexako dantza-taldea (Mendexa-Bizkaia) mahai luze baten gainean egiten duten dantza bereziarekin, "Udaberri" taldea (Tolosa, Gipuzkoa) eta "Indarra" taldea (Gasteiz, Araba).

"Euskal Herriko Dantza Agerketa" LIII. edizioaren osagarri gisa, ostiralean, hilak 19, 18:30ean haurrentzako tailerrak hasiko dira Solobarria plazan. 19:00etan, berriz, ERROMERIA herrikoia izango da, txorizoa sagardoarekin. Ondoren, 20:30etatik aurrera, 'BASAURI KANTARI' hasiko da handik bertatik. Bestalde, igandean, hilak 21, 19:00etan, Basauriko euskal dantza taldeak (Agintzari, Basauritar eta Edurre) Bizkotxalde parkean arituko dira (euria eginez gero, Social Antzokira joango lirateke).

Basauri, 2025eko irailaren 15a. Aurten ere Basauriko 'Euskal Herriko Dantza Agerketa' ekimenak hiru eguneko ohiko formatuari eusten dio, iraileko hirugarren larunbataren inguruan, Euskal Herri osoko talde autoktonoen ekitaldi nagusi batekin larunbat arratsaldean.

Hortaz, EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETAren LIII. edizio hau Basaurin egingo da irailaren 19tik 21era bitartean. Ekitaldi nagusia larunbatean izango da, irailaren 20an, 19:00etatik aurrera, Bizkotxalde parkean talde autoktono hauen partaidetzarekin:

'PALOTEAO' DE MURCHANTE (Murchante, Nafarroa). Makil-dantza hau 1902an dokumentatu zen lehen aldiz. Nafarroako beste herri batzuetan bezala, dantza, bertso satirikoak eta pertsonaia alegorikoen presentzia (maiorala, rabadana, aingerua eta deabrua) uztartzen zituen 'paloteao'ak, baina urteen poderioz ahaztuz joan zen.