BEURKO-BAGATZAKO JAIAK

IBARRA-KALDU ELKARTEAREN EKITALDIAK BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN

BEURKO-BAGATZAKO JAIETANDatorren urriaren 8an, osteguna, auzoko jaiak hasiko dira Beurko-Bagatzan, eta, ohi denez, ez da makala izango Ibarra-kalduren parte hartzea jaietan. Izan ere, ekitaldi hauek prestatu ditugu bost egunotarako:

Urriak 8, osteguna: 
19:00 – Jaiak hasteko jaitsiera, auzoko kaleetan, txupina botatzeko ordura arte, Barakaldoko lau udal erraldoiekin.
Urriak 9, ostirala: 
19:00 - Musikarien lagunarteko kalejira: Ikusten bagaituzu, zatoz gurekin, ondo baino hobeto pasatzeko.
Urriak 10, larunbata: 
11:00 - Txistularien XV. elkartzea: aurten ere, hango eta hemengo txistulariak batuko dira berriz gure auzoko kaleak girotu eta alaitzeko, Sta. Teresa plazatik 11:00etan irtenda.
Urriak 11: Dantzari txiki eta ertainen alardea
12:30 - Dantzari txiki eta ertainen taldeen kalejira, xake plazatik. Ibarra-kaldurekin batera, talde hauek ere izango dira: Amaia (Lutxana), Erreka-ortu (Retuerto) eta Laguntasuna (San Bizente).
13:00 - Alardea Xake plazan (euria bada, Trueba ikastetxeko estalpean: La Bondad 30; sarrera, Zirkodomotik)
18:00 - Jaietako dantza erakustaldi nagusia Sta. Teresa plazan, Ibarra-kalduk emana, elkarteko talde guztiek parte hartuta, txikienetatik zaharrenetara.


X. Dantza Tradizionalaren Esker Onak

Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian, Sala 0B, izango da hurrengo irailaren 24an, osteguna, 19:00an. Atea irekiera 18,30ean izango da.

Aipamen berezia egingo zaie aurreko edizioetako “Esker Onak” –ei, Filmazioen bitartez.

Hasieran “photocall”a eta amaieran “coctel”a egongo dira.

  1. Garaiko Dantza Taldea “Durangaldeko dantza tradizionalak lantzen eta zaintzen egindako ibilbideagatik”
  2. 60. urteurrenetako dantza taldeak: “Euskal Herriko dantza tradizionalak 60 urte lantzen eta zaintzen egindako ibilbideagatik” Danetarako Danok, Durundi Barri, Erreka Ortu, Gorantzaileak, Ibarrakaldu, Udabarri, Zerutxu.
  3. 75. urteurrenagatik: Gaztedi
  4. Roberto Etxebarria musikari bezala. “Musika tradizionalaren arloan egindako lanagatik”
  5. Anton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa - “Bere dedikazio eta konpromezu erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin”
  6. Juan Sainz eta "Muga Taldea". "Jota de Tudela" o "Viva La Pepa" lanagatik.
  7. Calzados Bizkarguenaga - Euskal dantza tradizionalerako jantziekin egindako lanagatik.
  8. Danbolin Txistu Elkartea - bere lanagatik.

Pertsona-kopuru mugatua. Konfirmazioa eskatzen da:   bdbekitaldiak@gmail.com