Urtero legez, urriko azken domekan, etzi, Lore Jokoen Eguna ospatuko dute Mungian. Euskal erromeria izango dute ardatz aurten. Hainbat herritarrek herri merienda, karta jokoak, umeentzako jolas tradizionalak, jota txapelketa, dantza askatuak eta antzekoak interpretatuko dituzte, jai giroan, egun osoz.
19:00etan, iazko lore jokoen bideo baten proiekzioa egingo dute.
Domekan, antzinako euskal erromeriko jarduerak ekarriko dituzte gogora.
http://bizkaia.hitza.info/2014/10/24/lore-jokoak-etzi-mungian/



