SANFUENTES - OTSAILAK 21
11:00ETAN :KALE-ESKEA EGINGO DUTE MOZORROEK HERRIKO ETXE ETA DENDA EZBERDINETATIK ZEHAR.
EGUERDIAN:MOZORROEK, BAZKARIA EGINGO DUTE ESKEAN LORTUTAKOA PARTEKATUZ.
A LAS 18:30 PERTSONAIA GUZTIEK DESFILEA EGINGO DUTE GAINONTZEKO HERRITARREN ARTEAN SARTUZ, ETA AMAITZEAN BIZKARBALTZA ERREKO DA.
ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!
Meatzaldeko ARRIGORRI DANTZA TALDEA
www.ABANTOKOARATUSTEAK.COM
Esan bezala, aratuste garaian maskararen bidezko gizartearen intsektizazio orokorra ematen da. Mozorratzen den gizarte orok berriztatzen du, alegorikoki, intsektuaren bizitza.
Aratusteak inausi garaian barneratzen gaitu; garai horretan, mozorroek intsektuak ordezkatzen dituzte eta gure etxeko atarietan azaldu egiten dira haien puske biltzea burutuz eta sariak eskatuz. Sari hauek, momentu horretan bizitzen dauden benetako larba-egoera prozesu hori gaindituta intsektuak gugana ordain eske datozela, ordezkatzen dute.
Konjuru izaerako planteamendu honek proposatzen duena da, intsektuak ordezkatzen dituzten mozorroek haien ordainsaria jaso dutela, eta beraz, udarekin batera beroa heltzerakoan eta intsektuak haien aktibitate goreneko unean daudenean, ez direla aldez aurretik jaso dutenaren eske etorriko.p
Aratusteetan horrenbeste agertzen den sua (eta kea), intsektu-erako gizarte oldarkor honetatik babesteko daukagun baliabidea litzateke.
Hori dela eta, urtero Abanton 1998tik burutzen diren izaera tradizionaleko aratusteetan, pertsonaia mota hauek topatu ditzakegu, bai goizean Gallartan eta Sanfuentesen egiten diren Kale Eskeetan zehar, zein arratsaldean oro har, aurretik azaldutakoa helaraziz eta ospakizuna aurrera doan ahala, pertsonaia esanguratsu desberdinak topatuko ditugu.

