E G I TA R A U A
IRAILA 18 SOLOBARRIA PLAZAN
18:30 Haurrentzako tailerrak
19:00 GUZTIONTZAKO ERROMERIA Parte har dezakezu, nahiz eta dantzan jakin ez.
IRAILA 19
18:00 SOCIAL ANTZOKITIK
Gonbidatutako dantza-taldeen kalejira Hirigunearen erdialdean dantza-saio laburrak egingo dituzte.
19:00 BIZKOTXALDE PARKEAN
54. EUSKAL HERRIKO DANTZA AGERKETA
Honako talde autoktonoen dantza ikuskizuna:
IREMIÑE (Berriz, Bizkaia)
IEKORAKO DANTZA TALDEA (Iekora, Araba)
GURE KAI (Deba, Gipuzkoa)
DANZANTES DE SAN LORENZO (Iruña, Nafarroa)
LUZAIDEKO BOLANTAK (Luzaide, Nafarroa)
IRAILA 20
19:00 Bizkotxalde Parkean
Dantza saioa Basauriko taldeekin.
AGINTZARI
BASAURITAR
EDURRE
Euskal Herriko Dantza Agerketaren ezaugarri nagusia honako hau da: dantza-talde autoktonoek soilik hartzen dute parte, hots, euren herrietako edota eskualdeetako dantzak gorde dituzten taldeek. Talde autoktonoek bertako herritarrentzat esanguratsuak diren egunetan egiten dituzte dantzak (herriko jaiak, inauteriak, etab.), herri bakoitzeko ohituraren arabera. Basaurin erakusten diren hainbat dantza jatorrizko lekuetan eta egun berezietan soilik ikus daitezke. Hala ere, jatorrizko herrietan dantza egiteari utzi baldin badiote, dantza horiek egiten dituzten taldeak ere gonbidatu izan ditugu inoiz edo behin.
Ikuskizuna aire zabalean egiten da, izan ere, jatorrian dantza horiek herrietako kale eta plazetan, elizako arkupean eta abarretan egiten baitira. Basaurin, gonbidatutako talde autoktonoen dantzak eta erritoen tradizioak nahastu egingo ditugu, gaur egungo formatu dinamikoan, argiztapen eta jatorrizko lekuen proiekzioekin, ikusleei ohitura horien testuingurua hobeto ezagutzen laguntzeko asmoz. Horrek guztiak 'Euskal Herriko Dantza Agerketa' ikuskizun paregabe eta erakargarri bihurtzen du.
Euskal Herriko Dantza Agerketa 1972an sortu zen, duela 54 urte, euskal folklorea bere horretan mantentzen duten taldeak suspertzeko eta ezagutzera emateko asmoz. Beroriek ezagutzeko aukera paregabea da, egun horietan haien herrietara joan beharrik gabe. Gaur egun, ikuskizun honetan parte hartzea pizgarria da talde askorentzat, harrotasunerako arrazoi bat, egindako lana aitortu egiten zaiela ikusten baitute.
EH Dantza Agerketak 54. edizio bete ditu dagoeneko eta dantza-talde autoktonoen erakusleiho izaten segitzen du. Hori pozgarria da bai Basauriko udalerriarentzat eta baita antolatzen duten bertoko dantza taldeentzat ere. Bere ibilbideari esker, 'Euskal Herriko Dantza Agerketa' euskal folklore tradizionalaren erreferentzia-puntuetako bat bihurtu da.
ANTOLAKUNTZARI BURUZKO DATUAK:



