KAIXARRANKA ETA EGUZKI DANTZA

Meza nagusiaren ostean San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto mu-sika-bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitu-ra zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin-Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean

Gero Kaxarranka. Aintzinako dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.

Kaixarranka13:00 Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen du-ten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan.

KAIXARRANKA

Ekainaren 29an prozesioa egiten da portuan zehar, harik eta San Pedroren irudia jarririk dagoen tokira iritsi arte. Haren aurrean, frak beltzez jantzirik, xistera buruan duela eta eskuan santuaren sinboloak dituen bandera daroala, gizon bat Kofradiaren kontuak gordetzen diren kaxaren gainean dantzan aritzen da; ondoren, berriro jarduten du kofradiaburuaren etxearen aurrean eta, azkenik, herriko plazan. Kaxa hori zortzi arrantzalek eroaten dute, uneoro.

Kaixarrankak Lekeitioko Arrantzaleen Kofradiako maiordomoak izendatu eta kargu hartzeko antzina-antzinako erritualetan du jatorria; hain justu, erritual horiek XVI. mendearen amaieratik aipatzen dira herriko zenbait dokumentutan.

EGUZKI DANTZA

Eguzki dantza1974an berreskuratu zenetik, Felipe Amutxastegi eta Iñaki Irigoienek egindako ikerketa-lanari esker, dantza hau San Pedro egunez egiten da bakarrik (ekainaren 29an), kaixarranka amaitu ostean, herriko plazan, Udaletxearen aurrean.


38. Busturialdeko Dantzari Txiki Eguna

Bermeok hartuko du XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Eguna, eskualde osoko 250 dantzari gazte batuta

Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, Busturialdeko zortzi dantza taldetako haur eta gazteek euskal dantzaren ondarea plazaratuko dute ekainaren 21ean, Lameran
Bermeok XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Eguna hartuko du datorren domekan, ekainaren 21ean. Busturialdeko euskal dantzaren urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtu den ekitaldiak eskualde osoko dantzari gazteak elkartuko ditu, tradizioa, kultura eta belaunaldien arteko transmisioa ospatzeko asmoz.

Aurtengo edizioak esanahi berezia izango du Bermeorentzat, Alkartasuna Dantza Taldea bere 50. urteurrena ospatzen ari baita. Urteurren horren harira, Busturialdeko dantzarien topagune nagusiak herrian bertan egingo dira aurten: alde batetik, XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Eguna, ekainaren 21ean; eta bestetik, udazkenean ospatuko den Busturialdeko Dantzari Eguna, azaroaren 7an, hain zuzen ere.

Joan den hilean Bermeok Bizkaiko Dantzari Eguna ere hartu zuen, eta Lamera izan zen ekitaldiaren agertokia. Ehunka dantzarik eta ikuslek parte hartu zuten jardunaldian, eta euskal kulturaren aldeko konpromisoaren erakusgarri izan ziren bertan bizi izan ziren irudi ikusgarriak. Oraingoan ere, Lamera izango da dantzaren eta jai giroaren erdigunea.

Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk azpimarratu duenez, “ohore handia da Bermeorentzat Busturialdeko Dantzari Txiki Eguna hartzea, are gehiago Alkartasuna Dantza Taldearen 50. urteurrena ospatzen ari garen urte honetan. Euskal dantza gure nortasunaren eta kultur ondarearen adierazpen garrantzitsuenetako bat da, eta pozgarria da ikustea belaunaldi berriek ilusioz eta konpromisoz eusten diotela tradizio horri. Domekan Lameran bilduko diren ehunka dantzariek erakutsiko dute gure kulturak etorkizun sendoa duela”.

Guztira, 250 dantzari inguruk parte hartuko dute XXXVIII. Busturialdeko Dantzari Txiki Egunean, Busturialdeko zortzi dantza talderen eskutik: 

  • Alkartasuna Dantza Taldea (Bermeo)

  • Itxas Alde (Bakio)

  • Irrintzi Alai (Busturia)

  • Urdaibai (Forua)