Basauriko ‘Euskal Herriko Dantza Agerketa're 53. edizioan lehen aldiz MURCHANTEko (Nafarroa) makil-dantza edo ‘paloteao'a ikusteko aukera Izango dugu, Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Iparraldeko beste lau dantza-talderekin batera.
Euskal Herriko Dantza Agerketak 53 edizio betetzen dituen honetan BOST dantza-talde AUTOKTONO eta beste zenbait ekintza osagarri bilduko ditu, irailaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), BASAURIN
Gonbidatutako bost taldeak LARUNBATEAN izango dira, irailak 20, iluntzeko 19:00etan, Basauriko Bizkotxalde parkean. Euria egingo balu, ekitaldia Basauriko Social Antzokian izango litzateke.
Aurten aipatzekoa da Nafarroako Erriberako MURCHANTEko herritarrek 'paloteao'a ekarriko dutela Basaurira lehen aldiz, urteak baitaramatzate herriko plazan egiten abuztuaren 15ean, San Roke patroiaren bezperan.
Horrez gain, Iparraldeko talde batek ere hartuko du parte (Zuberoako 'Atharratzeko Dantzariak'), baita Mendexako dantza-taldea (Mendexa-Bizkaia) mahai luze baten gainean egiten duten dantza bereziarekin, "Udaberri" taldea (Tolosa, Gipuzkoa) eta "Indarra" taldea (Gasteiz, Araba).