1966. Urte hartan, Beurko-Bagatza auzoko gazte batzuek erabaki zuten kultur elkarte bat eratzea, auzoak auzoarentzat sortua. Hala, gogo biziz eta auzoko guztien laguntzarekin jaio zen Ibarra-kaldu elkartea. Eta, hartara, biek batera egin zuten aurrera, elkar hartuta. Hazi egin ziren, eta zabaldu… eta aldatu.
Azken 60 urte honetan, elkartea lan eta lan aritu da Euskal Herriko folklorea mantentzen, erakusten eta irakasten , baita, azken urteotan, eraberritzen eta sortzen ere. Hirurogei urtez lanean, mende eta milurte batetik beste batera igarota, eta horren emaitza loretan ikusi nahi dugu urteurrenaren ospakizun nagusian, dantza emanaldi handi eta eder batean, non elkartearen historia osatu duten hainbat belaunaldik elkarrekin jardungo duten.
Ezohiko emanaldia izango da, desberdina. Ohiko emanaldi bat erromeria baten barruan. Edo erromeria bat ohiko emanaldi baten barruan. Eta halaber izango dugu aukera sei hamarkada hauetan gure auzoa, Beurko-Bagatza, nola aldatu eta hazi den ikusteko.
2026/6/6: 60 urte.
Seigarren hileko seigarren egunean, larunbatean,asteko seigarren eguneko arratsaldeko seietan irekiko dira ateak Barakaldoko Pilotalekuan, erdietan, 18:30ean has dadin gure 60. urteurrenaren ospakizun nagusia.



